Estadio online | ES | EUS
Menu

2018ko Boulder Liga: Mar/17 - Elburgo

2018ko Boulder Liga: Mar/17 - Elburgo
Boulder Liga otsailaren 3an abiatuko da, Estadio Fundazioaren instalazioetan. Parte hartu nahi duten eskalatzaileek izena eman ahalko dute proba bakoitzaren aurreko ostiral 12:00ak arte...

Otsailaren 3an (larunbata) Estadio Fundazioaren instalazioetan jokatuko da 2018ko Boulder Ligako estreinako jardunaldia. Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatu du, Vital Fundazioaren babesarekin eta parte hartzen duten instalazioen laguntzarekin. Aurten, lehiaketak lau proba izango ditu, beste horrenbeste egoitzatan, eta sei kategoria izango dira.

Estadio Fundazioan, Amurrioko Bañueta kiroldegian (otsailak 17), Gasteizko Ariznabarra kiroldegian (martxoak 3) eta Burguko Landederra kiroldegian (martxoak 17) jokatuko dira probak. Ekimenaren helburua da arroka blokeak edo horma txikiak eskalatzeko modalitate hori sustatzea, eta arabarren artean kirol jardun hori finkatzea. Aurreko urteetan bezala, lehiaketa lau probatan antolatu da, sei kategoria izanik: herrikoia, elitekoa eta 16 urtez beherakoa, emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat. Laugarren jardunaldia bukatzean, kategoria bakoitzean puntu gehien lortu duten hiru parte hartzaileak sarituko dira.

2018ko Boulder Ligan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, Vital Fundazioa webgunean, probaren aurreko ostiraleko 12:00ak arte. Epe hori bukatutakoan, ezinezkoa izango da izena ematea, ezta jardueraren egunean bertan ere. Jardunaldi bakoitzeko prezioa 10 euro da (8 euro, Euskal Herriko Mendi Federazioko federatuentzat). Parte hartzaile guztiek edariak jasoko dituzte proba bakoitzaren ondoren, bai eta lehiaketa oroitzeko elastiko teknikoa ere. Gainera, erakunde laguntzaileek emandako eskaladako materialaren zozketan parte hartuko dute. Eta, azken proba bukatutakoan, bukaerako jaia ospatuko da, eta han ere opari zozketa egingo da.

Proba guztiak larunbatetan izango dira, eta 9:00etan hasiko dira. Jardunaldietako lehiaketa ordutegia hau izango da: 10:00etatik 14:00etara, kanporaketak; eta 16:00etatik 19:00etara, finalak. Boulder Ligako lehiaketa taldea arduratuko da egoitza eta kategoria bakoitzerako blokeak definitzeaz, eta hara sartzea galaraziko da lehiaketaren aurreko bi egunetan.

Zorte on!