Estadio online | ES | EUS
Menu

Igerileku estaliaren eraikinerako proiektuen lehiaketa

Igerileku estaliaren eraikinerako proiektuen lehiaketa
Estadioaren eraberritzeak igerileku estali bi izatea ahalbidetuko du eta egungo eraikinen terrazak lotuko ditu. Aho batez erabaki da ‘Estadio Batua’ aurreproiektua izan dadila lehiaketaren irabazlea.

Estadioko igerileku estaliaren eraikinak 25 metro luze izango duten igerileku bi edukiko du 2020tik aurrera, beraz, bikoiztu egingo da orain arte izan den ur-azalera eta irakaskuntzarako igerilekua ere berriztuko da. Gainera, igerileku estaliaren eta gazteen igerilekuaren eraikinen terrazak, orain arte isolatuak, lotuta geratuko dira.

Hori da ‘Estadio Batua', aurreproiektuaren proposamena, Jon Errazti, Londresen bizi den Euskadiko arkitektoa, izan da, Estadio Vital Fundazioak igerileku estaliaren eraikinaren eraberritze integrala burutzeko eratutako lehiaketa aho batez irabazi duen aurreproiektuarena, hain zuen ere.

Estadio Vital Fundazioak deitutako ideia-lehiaketaren maketa irabazlea gaurtik aurrera erakutsiko da Vital Fundazioa Aretoaren hallean, Vitoria-Gasteizko herritarrek ikus dezaten. Eta orain, Estadio Vital Fundazioko Kafetegietan. Ikus daitezkeen maketa nahiz azalpen-panelak lehiaketa irabazi duen ‘Estadio Batua’ aurreproiektuarenak dira, Jon Errazti Londresen bizi den Euskadiko arkitektoaren lana, hain zuzen ere.

A1 neurrikoa da maketa eta igerileku estaliaren eraikinaren eraberritze integrala planteatzen du, hartara, 2020tik aurrera, 25 metro luzeko igerileku bi izango ditu eta orain arte zegoen kirol-uraren azalera bikoiztu egingo da, gainera, irakaskuntzarako igerilekua ere berriztuko da. Era berean, igerileku estaliaren eta gazteentzako igerilekuaren eraikinetako terrazak, orain arte bananduak, lotu egingo dira.

Azalpen-paneletan -A1 neurriko hiru eta A3ko beste hiru- irakaskuntza eta aldagela guneetako eraberritze-lanak azaltzen dira eta orain dagoen igerilekuaren berriztatzea, baita sauna eta hamama izango dituen gune hidrotermal berria eratuko dela ere.

Epaimahaiak, aste honetan bilduta, aho batez erabaki du aurreproiektu horrek beharrizanen programari erantzuten diola eta lehiaketaren oinarrietan ezarritako lau balioespen-irizpideak betetzen dituela: proposamen arkitektonikoa, bideragarritasuna eta funtzionaltasuna, eraginkortasun eta jasangarritasun energetikoa eta bere bateragarritasuna eta afekzioak.

‘Estadio Batua’ aurreproiektuak gaur egun dauden kirol-basoek duten ur-azalera bikoiztea planteatzen du, 25 metro eta sei kale izango dituen igerileku berri baten bidez. Era berean, irakaskuntzarako gunea eta lehendik zegoen igerilekua eraberritzea ere aurreikusi du, baita sauna eta hamana izango dituen eremu hidrotermal berria sortzea ere. Aldagelak ere eraberrituko dira. Lanak 2019ko ekainean has daitezela aurreikusi da eta, egiten diren bitartean, kirol-igerilekuetako bat erabilgai izango da.

Aurreproiektu hori aukeratzeko unean, gaur egun erabiltzen ez diren Estadioko guneko bolumenak eta eremuak erabiltzen dituela ere aintzat hartu da, igerileku estaliaren eta gazteen igerilekuaren eraikinak lotu baititu. Agian, ikusgarrienetakoa izango den aldaketetako bat terraza eta solarium eremuen handitzea eta aktibazioa izango da, orain isolatuta dauden igerileku estaliaren eta gazteen igerilekuaren eraikinak lotuz lortuko dena.

Lan horien bitartez, gaur egun dauden baliabide gehienak kontserbatuko dira eta eraikinaren irudia hobetuko da jatorrizko arkitektura errespetatuz, osotasunari harmonia emanez eta bere eraginkortasun energetikoa optimizatuz, bilgarri berri baten bidez. Beste alde batetik, eraikinerako sarbideak eta barneko zirkulazioak berritzea eta egokitzea ere aurreikusi da.

Azkenik, kanpoko aldean, familientzako igerilekuaren aurrez aurre, harmaila berri bat egitea aurreikusi da, baita, bigarren fase batean, igerileku estaliaren eta trinketearen eraikinen artean orain erabiltzen ez den bolumena eta espazioa erabiltzea ere.

Aurreproiektuak 2.500.000 €-tan balioztatutako egikaritze materialerako aurrekontua aurkeztu du lehenengo faserako. Gauzatu litekeen bigarren fase baterako egin den balioztatzea beste 1.000.000 €-koa izan da.

Ideia-lehiaketa deialdia joan den urtarrilean plazaratu zen, 1976an altxatu zen eraikina eguneratzeko eta beharrizan berrietara egokitzeko helburuz. Edozein tokitako profesionalek zuten proiektua aurkezteko aukera, aurkeztutako proposamenetan ahalik eta parte hartze zabalena eta anitzena lor zedin, eta lehiaketa anonimo formatuan eratu zen, fase bitan, beraz, oraindik ez dakigu nortzuk diren proposamenaren egileak.

Epaimahaia Euskal Herriko arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkariez, Vital Fundazioaren Patronatuko kideez eta erakundearen aginte-organoetako kideez osatua izan da.

Igerileku estaliaren eraikinaren erreformarako ideia lehiaketari buruzko informazio guztia hemen duzu eskuragarri.