Estadio online | ES | EUS
Menu

Tenis eta futbol jokalekuen hileko zozketa

Tenis eta futbol jokalekuen hileko zozketa
Gaur erreserba ditzakezu eguna eta ordua hurrengo hilean tenisean edo futbolean jokatzeko.

Hil osorako erreserbatu nahi baduzu, zatoz 19:00etan egingo dugun zozketara. Lehenago, zure zenbakia lortu behar duzu zozketako eguneko 16:00etatik 18:45era bitartean Estadio online webgunean, edo 19:00etaraino harrera lekuan.

Hileko zozketetan erreserba dezakezue jokalekua —pilotalekua, futbol zelaia, padel jokalekua, squashekoa, tenisekoa...— hurrengo hil osoan ondo datozkizuen egun eta orduetarako. Hona hemen jokaleku bakoitzerako zozketa egunak (asteburukoak edo jaiegunak izanez gero, hurrengo lanegunera igarotzen dira):

hilak 20: squasha eta padela
hilak 23: pilotalekua eta kirol anitzekoa
hilak 26: tenisa eta futbola

Erreserba guztien kobrantza helbideratzen dugu, zure bazkide kuotako kontu zenbakiaren bidez.

Hainbesteko aurrerapenarekin programatzea kostatzen bazaizue, erreserba dezakezue jokalekua —pilotalekua, futbol zelaia, padel jokalekua, squashekoa, tenisekoa...— nahi duzuen egun eta ordurako, Estadioko webgunearen bidez, 945131345 telefonora deituta edo harrera lekura etorrita bezperako 10:00etatik aurrera.