Estadio online | ES | EUS
Menu

Gimnasio bateko bazkide izatea erlazionatuta...

Gimnasio bateko bazkide izatea erlazionatuta...
Gimnasio bateko bazkide izatea erlazionatuta dago jarduera fisikoaren maila altuagoekin eta emaitza kardiobaskular hobeekin

Onarpen zabala du jarduera fisikoaren eta bihotz osasunaren arteko loturak. PLoS ONE aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer erlazio egon daitekeen gimnasio bateko bazkide izatearen eta bai Estatu Batuetako jarduera fisikorako gomendioak, bai osasun kardiobaskularreko metrikak (besteak beste, gerrialdeko zirkunferentzia, gorputz masaren indizea, arteria presioa eta taupada maiztasuna) betetzearen artean. Ikertzaileek gimnasioetako 204 bazkideren datuak aztertu zituzten, eta bazkide ez ziren 201 pertsonaren datuekin konparatu.

Emaitzek erakutsi zuten erresistentzia ariketari eta ariketa aerobikoari buruzko gomendioak betetzeko aukerak 13,8 aldiz handiagoak direla gimnasioetako bazkideen artean, bazkide ez direnekin konparatuta. Ariketa aerobikoari eta erresistentzia ariketari buruzko gomendioak betetzeko aukerak hurrenez hurren 16,5 eta 10,1 bider handiagoak izan ziren gimnasioetako bazkideen artean. Gimnasioetako bazkideek eragin onuragarriak izan zituzten ikertutako zenbait markatzaile kardiobaskularretan, hala nola: atsedeneko taupada maiztasunean, egoneko denbora eta bihotz-biriketako gaitasuna. Gimnasioek ingurune seguru eta lagungarria ematen dute aktibo izateko, eta gimnasio bateko bazkide izateak handitu egin dezake norberaren osasuna hobetzeko behar adina ariketa fisiko egiteko aukera.

Fuente: Schroeder EC, Welk GJ, Franke WD, Lee D-c (2017). «Associations of Health Club Membership with Physical Activity and Cardiovascular Health». PLoS ONE 12(1): e0170471. doi:10.1371/ journal.pone.0170471.