Estadio online | ES | EUS
Menu

Gluteoak lantzeko saio berezia, Fitness aretoan

Gluteoak lantzeko saio berezia, Fitness aretoan
Fitness aretoan, martxoaren 14tik 18raino, 10:30 – 10:45 bitartean, gluteoak lantzeko saio berezia egingo dugu, zerbitzuko bazkideentzat.

Fitness aretoan, martxoaren 14tik 18raino, 10:30 – 10:45 bitartean, gluteoak lantzeko saio berezia egingo dugu, zerbitzuko bazkideentzat.

Ikas itzazu edo hobetu itzazu tonifikatze teknika berriak.

Izen-emateak doakoak dira, Fitness aretoan. Toki kopuru mugatua.

Ordutegia hau da: goizeko 10:30etik 10:45era.

Ipurmasaileko gihar nagusiak hiru dira: gluteo handia, gluteo ertaina eta gluteo txikia (azalekoenetik sakonenera joanda), eta haien ekintza nagusiak hauek dira:
-Gluteo handia: aldaka luzatzea, aldaka kanporantz biratzea, pelbisaren erretrobertsioa, pelbisa egonkortzea.
-Gluteo ertaina: aldakaren abdukzioa, pelbisa egonkortzea.
-Gluteo txikia: aldaka barnealderantz flexionatzea eta biratzea; aldaka kanporantz luzatzea eta biratzea, aldakaren abdukzioa, pelbisa egonkortzea.

Gluteoak dira gure gorputzeko giharrik indartsuenak, eta gure aldakaren luzapen eta abdukzio gihar nagusiak. Oinez edo lasterka goazela, higitzen laguntzen digu; eta zango baten gainean zutik gaudela, egonkortasunari eusten laguntzen digu. Baina, gainera, gluteoak funtsezkoak dira jarrera ona mantentzeko eta bizkarra osasuntsu izateko. Gihar horiek indargabetzeko joera dugu, gure eguneroko bizitzan erabiltzen ez ditugulako: eserita egoten gara bulegoan, etxeko sofan, edota autoz egiten ditugun joan-etorrietan. Gluteoak berariaz eta egoki lantzen ez baditugu, inguruko gainerako gihar kateak (gerrialdea, pelbisa, zangoak...) neurriz gain kargatzen dira, ez dagokien lana egin behar dutelako.

Fitness aretoko saio labur hauekin, tonifikatze teknika berriak ikasiko dituzu. Ipurmasaila askoz landuago izaten lagunduko dizute.

Gomendioak:
- Hasi baino lehen, egin luzaketak (etor zaitez 20 minutu lehenago, beroketa egiteko)
- Jarritako ordua baino lehenago etorri
- Edozein arazo izanez gero, abisatu
- Hidrata zaitez une oro

Zuzeneko informazioa jaso nahi baduzu, zatoz aretora.