Estadio online | ES | EUS
Menu

Halloween ospakizun bereziko saio solteak

Halloween ospakizun bereziko saio solteak
Urriaren 31n, Halloween edo Arimen Egunak Estadiora dakarzkigun saio solte beldurgarrietako batean parte hartu ahalko duzu.

Urriaren 31n, Halloween edo Arimen Egunak Estadiora dakarzkigun saio solte beldurgarrietako batean parte hartu ahalko duzu.

19:30ean, SH’BAM egingo dugu, planeta honetan dagoen dantza eskola ikaragarri dibertigarriena (BodyBalance saioaren ordez egingo da, Tanis aretoan).

Eta 20:30ean, GRIT INDARRA, indar-erresistentziako entrenamenduan egin daitezkeen 30 minutu izugarrienak (BodyPump saioaren ordez egingo da, Tanis aretoan).

Zatoz egunari dagokion mozorroarekin. Izan ere... mozorrorik originalenak saria izango du; eta ez da ezusteko bakarra izango!

Izen-ematea, fundazioko abonatuentzat soilik, Estadio Online webgunean, saioa baino 6 – 1 ordu lehenago, edo saioa egiteko 15 minutu falta direnetik hasita Fitness aretoan. 25 lagunentzat soilik dago tokia. Saioak dohainik izango dira. Saioaren aurretik jakinarazi gabe saiora etorri ez direnei kobratuko zaie, ez beste inori. Ez ahaztu zuretzat tokia erreserbatzea!

Izugarri pasatzera ausartuko zara?