Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'El deporte... ¿une o enfrenta?’

AEA: 'El deporte... ¿une o enfrenta?’
Datorren ostegunean, hilak 3, 18:30ean, Ramón Llopis, Pedro Insua eta Miren Egibar irakasleak izango ditugu gogoeta egiten, ea kirola, bere izaeragatik eta balioengatik, bizikidetzarako ikurrina den ala ez

Sarritan entzuten dira adierazpenak eta proposamenak, inplizituki kirola gizarte arazo askotarako panazea delako ideia dakartenak. Jarduteko ariketa den aldetik, pentsatu ohi da kirola eremu ezin hobea dela gazteak gizartekotzeko eta integratzeko. Izan ere, lankidetza jarrerak, gizarte sareak, laguntasuna eta adiskidetasuna sustatzen dituzten elkarrekintzako eremu berdinzaleak sortzeko gaitasuna du kirolak. Eta, kontsumoko jarduera den aldetik, kirol klubek eta selekzio nazionalek hainbesteko erakargarritasuna dute, eta hainbesteko gaitasuna nortasun komun bat sortzeko, zaila baita beste gizarte erakunde bat aurkitzea, gizatalde bateko kide izatearen zentzua sortzeko hainbesteko gaitasuna duena. Baina, batzeko ahal horiekin batera, kirolak baditu beste ahalmen batzuk ere, kalterako direnak. Hartara, elkartasunak sor ditzakeen bezala, gizarte zatiketak goratu ditzake, eta dauden desberdinkeriak eta bazterkeria harremanak kirol ingurunean berritu ditzake. Nortasun kolektibo bat kirolaren inguruan biziagotzea baztertzailea izan daiteke, eta gizataldeen arteko liskarra sustatu dezake, edo elkarren aurkari diren kirolarien eta zaleen arteko tirabirak sortu, gero gehiegikeria arrazistak, eraso xenofoboak edota bortizkeriazko jokabideak ekarriko dituztenak.
Kontuan izanik izaera anbibalente eta kontraesankor hori, aurkezpen honetan gomendio batzuk ere emango dira, gizarte izaerako programa eta jardueretan kirolaren ahal onuragarriak garatzearren aintzat hartu beharko liratekeenak. Gai horiek lantzen izango ditugu:
– Ramón Llopis, Soziologian doktorea eta Valentziako Unibertsitateko irakasle titularra. Correr con cabeza liburuaren egilea, eta Ideal democrático y bienestar personal liburuaren egilekidea.
– Miren Egibar, Kirolaren Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.
– Pedro Insua, Filosofiako irakaslea. La Tuerka eta Dando Caña telebista tertulietako kolaboratzaile izan da, bai eta Sin Complejos eta Julia en la Onda irratsaioetakoa ere.

Ramón Llopis, Soziologian doktorea eta Valentziako Unibertsitateko irakasle titularra. Correr con cabeza liburuaren egilea, eta Ideal democrático y bienestar personal liburuaren egilekidea.
– Miren Egibar, Kirolaren Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.
Pedro Insua, Filosofiako irakaslea. La Tuerka eta Dando Caña telebista tertulietako kolaboratzaile izan da, bai eta Sin Complejos eta Julia en la Onda irratsaioetakoa ere.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.