Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirol wkend

Kirol wkend
Urriaren 26etik martxoaren 29raino, asteburu eta jaiegunetan, 17:30etatik 19:30etara, kiroldegian. 8 – 12 urte bitarte baldin badituzu, neska edo mutil, zatoz bestelako jolasak probatzera...

Gazte askok ez dakite zer egin bere astialdiarekin asteburuetako arratsaldeetan; bereziki, eguraldia txarra denean. Estadion, proposamen berri bat dakarkizuegu: Kirol Wkend. Aisialdi aktiboa, osasungarria eta dibertigarria.

8 – 12 urte bitarte baldin badituzu, neska edo mutil, urriaren 26tik martxoaren 29eraino, baduzu astialdi aktibo eta dibertigarriko jarduera bat. Asteburu eta jaiegun guztietan, 17:30etatik 19:30etara, kiroldegian zure lagunekin probatu eta gozatu ahalko dituzu era guztietako joko eta kirolak. Batzuk, ezagutu ere ez dituzu egingo: badmintona, dantzak, floorball, kinball, minifutbola, shuttleball, speedminton, tchouckball, volley-indiaka...

Denboraldiko abonamendua, 46 €; hilekoa, 21 €; eta saio soltea, 3 €. Eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo online.

Fundaziora abonatuta ez dagoen adiskideren bat baldin baduzu, Kutxabankeko Gaztedi plana/kontua baduena, hark ere Kirol Wkendera izena eman ahalko du.

Seguru gaude lagunartean mugitu eta dibertituko zarela.

Kontuan izan ezazu 2019/2020 denboraldiko egutegia.

Gozatu zure Kirol Wkend Estadion!