Estadio online | ES | EUS
Menu

Eka/20 Hondartzarako txangoa: Castro Urdiales - cancelada

Eka/20 Hondartzarako txangoa: Castro Urdiales - cancelada
Bizitzan dena ez da ariketa egitea! eta guri gustatzen zaigu, noizean behin ihesalditxo bat egitea, hiruhilekoan behin gutxienez.

Horrela beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu eta, halaber, elkar ezagutzen dugu beste giro batean.
Denboraldian zehar gure ikasleentzat hiru irteera antolatzen ditugu, asteazkenez nagusiki. Udazkenean, kultur irteera; neguan, gastronomikoa, eta udan… hondartzara. Animatu zaitez!!

2018ko Ekainak 20an, animatu eta etorri gurekin hondartzara!

Castro Urdialesen jatorrizko izena Portus Amanus izan omen zen, samaniar autrigoien hiri nagusia zena. 74an Vespasianoren agintaldian, erromatarrek bertan kolonia bat ezarri eta Flaviobriga izena eman zioten, ziur asko eskualdean zegoen burdin austiatzeko eratu zuten.

1163an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua eman eta hiribildu bilakatu zen. Gaztelak iparraldeko Europarako portu moduan erabili zuen.
1813ko maiatzaren 11n, Iberiar Penintsulako Gerran, Soulten frantziar armadak hiribildua erre egin zuen, baina laster berreraiki zuten. 1879an trenbidea hara heldu eta asko hazi zen.

Hondartzeei dagokionez hona hemen batzuk:
Brazomar hondartza Don Luis Solariumarekin batera oso leku interesgarria sortzen dute.

Ostendeko hondartz artifiziala kntxa baten formakoa da. Bere ur garden eta lasaiak bainua hartzeko toki egokia sortzen dute.
El Pedregal hondartza los marineros auzoan kokatuta dago, erdialdearen ondoan. Normalean bisitatuena izaten da.

Eguneko programa:
9 h - Estadio aurretik irteera
11 h aprox. - Castro Urdialesera helmuga eta hondartzaz eta tokiaz disfrutatzeko egun librea
18 h - Castro Urdialesetik irteera
20 h - Iritsiera

Izen ematea Harrera-gunean, 945131345 telefonoan edo 'Estadio online' orrian egin ahalko da, txangoaren hil berean eta irteera aurreko ostiralera arte

Irteera horiek ez dira eguraldiagatik bertan behera geratuko