Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendiko ibilaldiak: Egiarreta – Huarte Arakil

Mendiko ibilaldiak: Egiarreta – Huarte Arakil
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Maiatzaren 19an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Maiatzak 19, larunbata: Egiarreta – Huarte Arakil (Nafarroa)

Negu desatsegin baten ostean, eguraldi onaz eta udaberriaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Gasteiztik tenperaturak igotzen eta lainoa sartzen atera ginen, baino Egiarretan geundela lainoa desagertu eta eta eguraldi ederra izan genuen.

Aralar mendikatearen aspitik mendebaldeko norabidean doan pista zabal eta atsegin batetik ibiltzen hasi ginen. Gutxinaka basoetan sartzen hasi ginen Gr 20ª jarraituz neguaren ondorioak (adar eta zuhaitz eroriak) bidea moztu ziguten arte. Bidea desegin eta veste pista batetik aurrera egin genuen.

Buelta eman beharraren ondorioz, denbora apur bat “galdu” egin genuen eta Ihabar herrian bukatzera behartuak egon ginen. Uharte Arakilera denbora faltagatik ezin ginenez heldu Ihabarren autobusa hartu eta Gasteizera egin genuen buelta.

Argazki-saila.

Ekainak 16, larunbataUrkiolako Parke Naturala (Bizkaia)