Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendiko ibilaldiak: Urkiolako Parke Naturala

Mendiko ibilaldiak: Urkiolako Parke Naturala
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Ekainaren 16an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Ekainak 16, larunbata: Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia)

Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Ekainaren 16an (larunbata), denboraldi honetako azken mendi ibilaldia egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Argazki-saila

Urkiola Parke Naturalak 5.768 hektareako azalera dauka eta AramotzEskubaratz (Eskuagatx) mendizerrak, Durango aldeko mendiek eta Aragio mendizerrak osatzen dute. Parkea Araba eta Bizkaiko herrialdeen artean dago eta bere baitan Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio daude. Urkiola 1989ko abenduaren 29an deklaratu zen Parke Naturaltzat baliabide naturalak babestu eta kontserbatzea ziurtatzeko asmoz, mendi horietako ustiapen tradizionalak mantenduta eta era berean bultzatuta.

Euskal herriko gunerik inportanteena da garrantsia historikoari dagokionez. Bere ingurunean aldaketa paisajistikorik handienetarikoa garatu bait da egurraren eta arrokaren merkatuagatik. Ikazkinen eremua izan da duela oso gutxirarte eta itsas nabigazioaren esperimentu gunea ere izan da. Mitologiaren karga alde batera ezin utziz anbotoko Mariz hitz egitea ia beharrezkoa genuke. Mendi hau izan da jaun eta jabe mitoen inguruan, bertan jorratu bait dira leienda ia denak. Mariren etxea dugu hain zuzen ere.

Gutxienezko adina: 10 urte
Irteera ordua: 8:30
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 14:00
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 14 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 18 € abonatugabeentzat.

Denboraldi honetan Alberto Zerainen oroitzapenetan.