Estadio online | ES | EUS
Menu

Legutio - Otxandio

Legutio - Otxandio
Aurtengo denboraldia gogorra egin da eguraldiari dagokionez baino asteburu honetan, eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Legutiora heltzerakoan, herria zeharkatzen duen bidea hartu eta Gr-a Albinako urtegira doan pistetan alde batera utzi genuen.

Aurtengo denboraldia gogorra egin da eguraldiari dagokionez baino asteburu honetan, eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Legutiora heltzerakoan, herria zeharkatzen duen bidea hartu eta Gr-a Albinako urtegira doan pistetan alde batera utzi genuen. Asfaltatutako pinuz beteriko bideak eta xendak jarraitu genituen urtegiraino.

Behin Albinan udaberriaren kolore eta ikuspegietaz gozatu ahal izan genuen, ingurune ederra aprobetxatuz taldeko argazkia egin genuen. Puntu hontatik aurrera baso mota aldatu eta pagadi batean sartu ginen, honek Otxandioraino lagundu gintuen.

Behin herrian,autobusa hartu aurretik enparantzan zeozer hartzeko eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Laburbilduz, negu luze baten ondoren udaberriaz gozatzeko aukera bikaina eduki genuen.

Argazki-saila