Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendiko ibilaldiak: Ziordia – Araia

Mendiko ibilaldiak: Ziordia – Araia
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Otsailaren 17an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

CANCELADA>/B>

Otsailak 17, larunbata: Ziordia – Araia (Nafarroa-Araba)

Ibilbideak bide atsegin eta erosoak hartuko ditu motorrak pixkanaka berotzeko. Bide hauek, harrien artean eta bide-zidorrez osatutak izango dira. Pista zati batzuk ere zeharkatuko ditugu.

Guztira, laureuhn metro desnibeleko eta hamabi kilometroko irteera izango dugu. Beraz, exigentzia maila ertaineko irteera izango da. Normalean egiten dena baino pixka bat luzeagoa.

Gutxienezko adina: 10 urte
Irteera ordua: 8:30
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 14:00
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 14 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 18 € abonatugabeentzat.


Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan (Alberto Zerainen oroitzapenetan):

Data/FechaTokia/Lugar
Martxoak 17, larunbataOpakua – Done Bikendi Harana (Araba)
Apirilak 21, larunbataLegutio – Otxandio (Araba-Bizkaia)
Maiatzak 19, larunbataEgiarreta – Huarte Arakil (Nafarroa)
Ekainak 16, larunbataUrkiolako Parke Naturala (Bizkaia)