Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendiko ibilaldiak: Antoñana-Korres

Mendiko ibilaldiak: Antoñana-Korres
Udaberriaz ondo gozatzeko, hilabete honetan Izkiko parke naturalera hurbildiko gara. Zuhaitzen koloreaz eta hauek sortzen duten paisaiaz disfrutatzeko.

Eguna hotza hasi zen, izotzagatik dena zurituta. Ala ere, autobusean betiko moduan animoak bero eta alai izan genituen. Vasco Nabarro trenaren interpretazio zentroan azalpen labur batzuk eman eta gero atzean utzi genuen Antoñana.

Gr 1eko bidezidorra hartu genuen. Honek Bujandara doazten ur kanalen ondoan eraman gintuen. Hamaiketakoaren ordurako eguzkia berotu egiten zuenez, Bujandako elizan eta enparantzan geldiunea egin genuen.

Bapo jan eta gero, Korresera doan haitzartearen bideari ekin genion. Bide honetan barrena Izkiko parke naturalean sartu eta ikuspegi zoragarriez gozatu ahal izan genuen. Behin Korresera helduta, gazteluaren hondarrak ikusteko aukera izan genuen, baita kafetxo bat hartzeko denbora ere. Bukatzeko autobusa izan genuen zain gasteizera vuelta egiteko.

Argazki-saila.

(Alberto Zerainen oroitzapenetan)