Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Ciudades activas, ciudades saludables

AEA: Ciudades activas, ciudades saludables
Martxoaren 8an (osteguna), 18:30ean, Pablo Murias, Asier Arévalo eta Francisco Gómez izango ditugu, udalek herritarren ongizatea eta ingurumen fisiko, mental eta soziala hobetzearren darabiltzaten estrategiak erakusten.

Hiri osasungarria da bere jardun guztietan osasunari lehentasun handia ematen diona. Edozein hiri izan daiteke osasungarria, baldin osasuna sustatzearen alde egiten badu, osasunerako lan egiteko egitura badu, eta osasuna hobetzeko prozesu bati ekiten badio. Osasuna gehiago da gaixotasunik eza baino, edota osasun zerbitzuen sendatze jarduera baino. Eta, osasuna sortzeko, ezinbestekoa da bizi garen inguruneak bizi estilo osasungarriagoak izateko bidea ematea.

Biztanleen artean jarduera fisikoa sustatzea lan konplexua da, eta norbanakoaren, gizartearen eta ingurune fisikoaren baldintzatzaileen gainean lanketa zabala egitea eskatzen du. Irun Sasoian ekimenak jarduera fisikoa sustatzearen NAOS saria jaso du. Komunitate ekimen bat da, Irungo Udala buru duena. Tokiko eragileak mobilizatzen ditu, hirian jarduera fisikoaren aldeko bizi baldintzak sustatzeko programak garatzeko. Horrek barne hartzen ditu beste udal arlo batzuk, eragile publiko nahiz pribatuak, eta biztanleak eurak.

Gai horiek lantzeko, hemen izango ditugu:

– Pablo Murias, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Irun Sasoian programaren arduraduna.
– Asier Arévalo, Informazio Zientzietako doktorea, Getxo Kirolak erakundeko komunikazio arduraduna (Getxo izan da 2014ko Kirolaren Europako Hiria eta 2015eko Kirolaren Europako Hiri Hoberena).
– Francisco Gómez, Medikuntzako doktorea, medikuntza prebentiboan, osasun publikoan, eta familia nahiz komunitateko eta laneko medikuntzan espezialista; Osasun Publikoaren Zerbitzuko burua da.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajoXabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa
2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta? Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua