Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Pedalei eraginez bidaiatzea, aurkitzeko modurik hoberena

AEA: Pedalei eraginez bidaiatzea, aurkitzeko modurik hoberena
Datorren ostegunean, hilak 11, 18:30ean, Álvaro Teixeirak bizikletaz egindako bidaiak ezagutuko ditugu. Teixerak, Arturo Martinezek eta Yolanda Muñozek pedalei eraginez izan dituzten esperientziak azalduko dizkigute, eta bizikleta garraiobidetzat erabiltz

Alvarok ordu arte ez zuen esperientziarik zeharkaldi luzeetan. Bidaiatzeko gogoa oporraldietan bizikletaz ibilbide txikiak eginez asetzen zuen, baina ibilbide horiek beti egiten zitzaizkion laburregi. 2013an, bere bizitza «normala» (lan finkoa, hipoteka, bikote egonkorra eta ia seme-alabak) bat-batean bukatu zen, eta munduan barrena ibiltzeko amets urruna posible bihurtu zen. Erabaki zuen bere bizitzari beste norabide bat ematea, eta bere ametsa gauzatzea: hegazkinez Alaskara jotzea, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostan hegoalderantz joatea, Mexiko zeharkatzea, Hego Ameriketako Andeetan gora egitea, eta Ushuaian bukatzea (bi urte geroago).

Bidean gainditu behar izan zituen gaixotasunak, erorikoak, izozteko moduko gauak, lapurreta bat, basapiztiak, bizikletaren hausturak... Guztiak oroitzapentzat geratu dira, indar handiagoz gainditutako zailtasunen oroitzapentzat, jendearekin bizi izandako esperientzia onei esker. Amesgaiztoak amets goxo bihurtzen ziren, «neure barnean eta pertsonetan barrena egindako bidaia batean».

Bizikletaz izan dituzten esperientziez gurekin mintzatzen izango ditugu:
– Álvaro Teixeira, abenturaren protagonista
– Arturo Martínez, ibilbide handietako txirrindulari abenturazalea, eta bizikleta ohiko garraiobidetzat erabiltzearen aldezlea; eta
Yolanda Muñoz, lehen hezkuntzako irakaslea, bizikletazko bidaiaria eta % 100 hiriko txirrindularia.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, etorritakoek galderak egin ditzaten. Ikus-entzuleek sarrera libre eta doakoa dute Estadio Aretoa programa osora.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko otsailak 8Elikadura eta kirolaSentido común en la nutrición para el deporteJulio Basulto, Unai Fernandez de Retana eta Iñigo Urretxua
2018ko martxoak 8Jarduera fisikoa hirianCiudades activas, ciudades saludablesPablo Murias, Karitte Alegría eta Francisco Gómez
2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajoXabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa
2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta? Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua