Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: '¿Se puede manchar la camiseta con cualquier marca?'

AEA: '¿Se puede manchar la camiseta con cualquier marca?'
Datorren ostegunean (hilak 14), 18:30ean, José Luis Triviño irakaslea, Felix Lascaray eta Livia Lopez izango ditugu, elastikoa merkantilizatzearen etika dudazkoari buruz gogoetan.

Futbola, kirol diziplina hedatuena izanik, askotan konparatu dute erlijioarekin, gerrarekin eta gisa bereko beste fenomeno batzuekin. Bi konparazio horietan nabarmentzen da kirol sinboloak sakratutzat hartzen direla; bereziki, elastikoa eta ezkutuak. Elastikoak uniforme gisakoak dira, eta ezkutuak, bandera gisakoak, talde bateko kide izatearen sinbolo. Talde horren interesak norbanakoen interesen gainetikotzat sumatzen dira, eta horrenbestez taldearen interesak ukiezinak dira, eta gurtzeko modukoak. Zaleek, jokalariek eurek eta zuzendariek, historikoki, nortasun ezaugarri horiekiko begirunezko jarrera hori bereganatu izan dute. Hala ere, azken hamarkadetan, futbolaren komertzializazio erabatekoarekin, elastikoek begirune hori izateari utzi diote, eta argi eta garbi merkataritzakoak eta publizitatekoak diren erabilerak eman zaizkie.

Hartara, jatorriz zuten esanahia galdu da. Eztabaidagai da ea prozesu horrek mugak dituen; izan ere, jokoan diren beste faktore batzuekin batera, zaleak klubekin dituzten harremanak aldatzera eraman ditzake.
Beste alde batetik, klubak ez dira kirol erakundeak soilik. Oro har, haien sorreran eta geroztiko garapen historikoan, kirol elementu soiletatik harago, askotariko nortasun elementuak batu dira (politikakoak, gizartekoak, ekonomikoak edota erlijiokoak), eta zaleek beren leialtasunerako heldulekua aurkitzen dute nortasun elementu horietan. Klubak enpresak dira, eta beraz irabaziak lortzen saiatzen dira, eta horretarako era guztietako merkataritza estrategiak ezartzen dituzte.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
José Luis Pérez Triviño, Zuzenbideko eta Filosofiako lizentziaduna da, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra, eta Asociación Española de Filosofía del Deporte, Fairplay aldizkariaren zuzendaria eta Ética y deporte liburuaren (2011) egilea.
– Félix Lascaray, Lascaray Oleochemicals - Productos LEA enpresaren kudeatzaile nagusia.
– Livia López, Araski Emakumeen Saskibaloia elkarteko lehendakaria.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleekin solasaldia egiteko txanda izango da. Ikus-entzuleek sarrera libre eta doakoa dute Estadio Aretoa programa osora, eta programa hori eskuragarri egongo da Youtube webgunean (laburpenak) eta Vimeo webgunean ere.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko urtarrilak 11 Bizikleta ibilbide handiakViajar a pedales, la mejor forma de descubrirÁlvaro Teixeira, Arturo Martínez eta Yolanda Muñoz
2018ko otsailak 8Elikadura eta kirolaSentido común en la nutrición para el deporteJulio Basulto, Unai Fernandez de Retana eta Iñigo Urretxua
2018ko martxoak 8Jarduera fisikoa hirianCiudades activas, ciudades saludablesPablo Murias, Karitte Alegría eta Francisco Gómez
2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajoXabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa
2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta? Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua