Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: ¿Es abundante el uso de sustancias en el deporte amateur?

AEA: ¿Es abundante el uso de sustancias en el deporte amateur?
Datorren ostegunean, hilak 2, 18:30ean, Borja Osés, Eduardo Martínez eta Amaia Martioda izango ditugu hizlari, esteroide anabolizatzaileen kontsumo gero eta handiagoari buruz

Esteroideak irabazi handiko merkatu bihurtu dira. Izan ere, hala gizarte mailaren aldetik (gorputz irudia) nola kirol mota batzuetan (dopina den arren) arrakastarako beharrezkotzat eskaintzen dira. Erosten errazak dira; banaketan, publizitatean eta salmentan zuzeneko erantzukizunik ez dago; eta dakartzaten kalteak ez dira ezagunak. Horrek guztiak kontsumoa bultzatzen du, eta 1990eko hamarkadaz geroztik kontsumoa haziz joan da hainbat herrialdetan, hala nola Espainian. 25 urtetik 34ra bitarteko adin tartean kontsumitzen da gehien.

Osasunaren aldetik kalteak dakartza; batzuetan, konponezinak diren kalteak. Kalte horiek gibelekoak, ugalketa aparatukoak, zirkulazio aparatukoak (heriotza goiztiarra barne) eta psikiatrikoak izaten dira; gainera, mendekotasuna eragiten dute. Osasun publikoko arazo bat da, eta gero eta handiagoa da lehiaketako kirolik egiten ez duten arren hainbat helburu edo motibaziorekin gimnasioetan, fitness nahiz estetika zentroetan, kiroldegietan, oposizioak prestatzeko akademietan... jarduera fisikoa egiten dutenen artean, gehiegikeriaz eta kontrolik gabe.

Berariazko arauak sortu dira, gai horien trafikoa eta hornikuntza jazartzeko. Aztertuko dugu zer legedi dagoen indarrean, bai trafikoari eta eskaintzari dagokienez, bai erabilera edo kontsumoari dagokionez; zer polizia operazio eta prozedura judizial egiten diren; hurbileko kirol proben errealitatea zein den; kirol errendimendurako aukera osasuntsuetako hezkuntza; eta pertsonen osasunerako arriskuei buruz sentsibilizatzeko kanpainak.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
– Borja Osés, kirol arloko abokatua; Espainiako txapeldun izandako triatleta ohia.
– Eduardo Martínez, Ascentium enpresako zuzendari kudeatzailea.
– Amaia Martioda, txirrindulari profesional ohia, Giza Dietetika eta Nutrizioan graduatua, EPICFIT taldeko nutrizionisten burua.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2017ko abenduak 14Kiroleko babesleak¿Se puede manchar la camiseta con cualquier marca?José Luis Triviño, Félix Lascaray eta Livia López
2018ko urtarrilak 11 Bizikleta ibilbide handiakViajar a pedales, la mejor forma de descubrirÁlvaro Teixeira, Arturo Martínez eta Yolanda Muñoz
2018ko otsailak 8Elikadura eta kirolaSentido común en la nutrición para el deporteJulio Basulto, Unai Fernandez de Retana eta Iñigo Urretxua
2018ko martxoak 8Jarduera fisikoa hirianCiudades activas, ciudades saludablesPablo Murias, Karitte Alegría eta Francisco Gómez
2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajoXabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa
2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta?Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua