Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Árbitros y jueces, muchas veces olvidados'

AEA: 'Árbitros y jueces, muchas veces olvidados'
Datorren ostegunean (hilak 5), 18:30ean, zor zaion begirunea batzuetan gordetzen ez zaion kirol epaile edo jokozainaren figuraz arituko zaigu Julio Amoedo arbitroa (ikasgelan kirol epailearen lana eta haren balioak ikastea ...

Datorren ostegunean (hilak 5), 18:30ean, zor zaion begirunea batzuetan gordetzen ez zaion kirol epaile edo jokozainaren figuraz arituko zaigu Julio Amoedo arbitroa (ikasgelan kirol epailearen lana eta haren balioak ikastea sustatzen duen proiektu aitzindari baten bultzatzailea), Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez lagun dituela Kirol epailearen lanaren talentua ez datza jokoaren araudian soilik, baizik eta, baita ere, arbitroa pertsonatzat hartzean, den bezala. Kirol epaileen arazoa gizarte osoarena ere bada. Partida bat hasi baino lehenago ere, dagoeneko entzuten dira kirol epaileen aurkako iritziak. Hala, bada, kirol epaileari norgehiagokako beste kirolariei ez bezalako prisma batetik begiratzeko joera dago, ez da kontuan hartzen beste kirolari bat gehiago dela. Gogoeta horrekin, Kirol Epaileen Galiziako Batzorde Teknikoak eta Galiziako Futbol Federazioak ideia aitzindari bat sustatu zuten: ikastetxeetan eskaintzen diren eskolaz kanpoko jardueren artean, kirol epailearen lana ikastea.

Orduz geroztik, jolas orduan, haur batzuek uko egiten diote futbolean jokatzeari. Bi txartel eta txilibitua hartzen dituzte, eta jolastokian antolatzen diren partidetako bat zuzentzeari ekiten diote. Juliok hau dio: «Gure nahia da zerbait abiaraztea: kirol epailearen figura hurbiltzea, errespeta dezatela eta ikus dezatela kirolari bat gehiago dela, eta eguneroko bizitzarako oso baliagarriak diren balio batzuk transmititzeko ere balio izan dezala. Emaitzak zirraragarriak dira: batzuek utzi egin diote beste kirol bat egiteari, epaile lanetarako izena emateko.»

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
– Julio Amoedo, futboleko epaile profesional ohia. Kirol Epaileen Galiziako Batzordearen zuzendaria.
– Pedro Montoya, errugbiko nazioarteko epailea.
– Ana Rosa Pérez, Kirol Epaileen Arabako Batzordeko laguntzaileen arduraduna eta ACBko laguntzailea.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2017ko urriak 5Kiroleko epaileak Árbitros y jueces, muchas veces olvidados Julio Amoedo, Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez
2017ko azaroak 2Dopatzea eta amateur kirola¿Es abundante el uso de sustancias en el deporte amateur? Borja Osés, Eduardo Martínez eta Amaia Martioda
2017ko abenduak 14Kiroleko babesleak¿Se puede manchar la camiseta con cualquier marca?José Luis Triviño, Félix Lascaray eta Livia López
2018ko urtarrilak 11 Bizikleta ibilbide handiakViajar a pedales, la mejor forma de descubrir Álvaro Teixeira, Arturo Martínez eta Yolanda Muñoz
2018ko otsailak 8Elikadura eta kirolaSentido común en la nutrición para el deporteJulio Basulto, Unai Fernandez de Retana eta Iñigo Urretxua
2018ko martxoak 8Jarduera fisikoa hirianCiudades activas, ciudades saludables Pablo Murias, Karitte Alegría eta Francisco Gómez
2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajo Xabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa
2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta?Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua