Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Moverse es lo más inteligente'

AEA: 'Moverse es lo más inteligente'
Gaur, ostegunean, hilak 28, 18:30ean, Sara Maldonado irakasle eta ikertzaileak, Zuriñe Carreño eta Alfredo Lopez de Sosoaga lagun dituela, azalduko digu nola jarduera fisiko erregularrak, edozein adinetan, adimentsuago egiten gaituen

Ariketa egitera garamatzan arrazoia edozein dela ere, mugimenduak on egiten digu gorputzez eta buruz; horregatik, garrantzitsua da gure eguneroko ohituretan sartzea; are gehiago, gure gizartean nagusi den bizimodu sedentarioa kontuan izanda. Pertsona baten sasoia nolakoa den jakiteko modurik objektiboenetakoa da haren bihotz-biriken gaitasuna neurtzea. Izan ere, bihotz-biriken gaitasuna zuzenean lotuta dago sistema askoren funtzio integratuarekin (besteak beste, garunarenarekin), eta gorputz osasun osoaren isla bat eta bizi ezaugarri funtsezko bat dela jotzen da. Bihotz-biriken gaitasuna aldatu eta hobetu egin daiteke jarduera fisikoa eginez eta gorputz masa kontrolatuz, eta gaitasun hori da zahartu ahala funtzio kognitiboa gainbehera etortzea saihesteko lantzen diren helburuetako bat.

Frogatuta dago ariketa fisikoak modu eraginkorrean hobetzen duela osasun kognitiboa, giza bizitzaren aldi osoan. Neuroirudizko datuek diotenez, bihotz-biriken gaitasunak, zahartu ahala galdutako garun ehuna berrezartzen laguntzeaz gainera, garuneko eremu espezifikoen —oroimenaren kontrolari eta kognizioari lotutako eremuen— egiturazko osasuna hobetzen du. Beraz, zenbat eta fisikoki aktiboago gabiltzan, gaitasun handiagoa izango dugu jasotako informazioa prozesatzera baliabideak bizkor esleitzeko.

Gai horiek landuko ditugu, eta nabarmenduko dugu osasunaren eta jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten profesional eta teknikarien dema, kirolean parte hartze osasungarri eta jarraitua lortze aldera.

– Sara Maldonado, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako doktorea. Irakaslea eta ikertzailea da EHUren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean eta IMQ taldean.
– Zuriñe Carreño, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna. Prestatzaile fisikoa da EPICFIT taldean.
– Alfredo Lopez de Sosoaga, Gorputz Hezkuntzako doktorea. Irakaslea da EHUren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
DataTema
GaiaTítulo
IzenburuaPonentes
Hizlariak2017ko urriak 5Kiroleko epaileak Árbitros y jueces, muchas veces olvidados Rubén Eiriz, Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez 2017ko azaroak 2Dopatzea eta amateur kirola¿Es abundante el uso de sustancias en el deporte amateur?Borja Osés, Eduardo Martínez eta Amaia Martioda2017ko abenduak 14Kiroleko babesleak¿Se puede manchar la camiseta con cualquier marca?José Luis Triviño, Félix Lascaray eta Livia López2018ko urtarrilak 11 Bizikleta ibilbide handiakViajar a pedales, la mejor forma de descubrirÁlvaro Teixeira, Arturo Martínez eta Yolanda Muñoz 2018ko otsailak 8Elikadura eta kirolaSentido común en la nutrición para el deporteJulio Basulto, Unai Fernandez de Retana eta Iñigo Urretxua 2018ko martxoak 8Jarduera fisikoa hirianCiudades activas, ciudades saludablesPablo Murias, Karitte Alegría eta Francisco Gómez2018ko apirilak 12Jarduera fisikoa lanean Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajoXabier González, Rubén Arteaga eta Thiago Pessoa2018ko maiatzak 3Kirola, batasuna eta gatazkaEl deporte... ¿une o enfrenta?Ramón Llopis, Miren Egibar eta Pedro Insua