Estadio online | ES | EUS
Menu

Judo Eskola

Judo Eskola

Erresistentzia ezean oinarrituta dagoen eta gorputz hezkuntza orokorra hobetzen duen borroka arte horretan hasi nahi duzu?

7 – 12 urte bitartekoa baldin bazara, ostiraletan 18:30ean, ordubeteko saioak dituzu gimnasioan, hezkuntza alderdiak lehentasun nagusitzat dituen kirol olinpiko batean aritzeko.

UNESCOk adierazi zuen judoa dela 6 – 12 urte bitarteko haurrentzat kirol hoberena. Judoan aritzeak ikaskuntzako hamaikatxo aukera sortzen ditu; sustatzen dituen balioen artean nabarmentzekoak dira errespetua, laguntasuna, diziplina eta iraunkortasuna.

Jarduera horrek haurraren gaitasun guztiak bultzatzeko bidea ematen du. Hezkuntza integralaren alde egiten du, arlo fisikoa ez ezik giza alderdia ere landuta. Kirol horretan arituz, haurraren psikomotrizitate aukera guztiak indartzen ditu, bai eta besteekiko harremanetako aukerak ere.

Jokoa elementu integratzaile eta dinamizatzailetzat erabiltzen du, eta haurrari teknika eta kirol arloko hastapenak ematen dizkio haren ezaugarrietara egokituta.

ARITZEKO EKIPAMENDUA:
Judoan aritzeko, janzki berezi batzuk behar dira:
- Judogia (prakak eta jaka).
- Obia (gerrikoa), kirolariaren mailaren araberako kolorea duena.
- Zooriak (hondartzako txankletak), aldagelatik tatamira joateko.
- Janzki horiek eramateko poltsa.

Judoan aritzeko, nahitaez kendu behar dituzu erlojua, eraztunak, dominak, eskumuturrekoak, belarritakoak eta abar, lesio arriskua saihesteko. Gauza horiek guztiak motxilako poltsiko batean gorde behar dira, gal ez daitezen.

Judoko hezkuntza hortxe hasten da: janzteko eran eta gauza guztiak txukun gordetzean.