Estadio online | ES | EUS
Menu

Saskibaloi Eskola

Saskibaloi Eskola
Estadion saskibaloia arnasten da; eta, nola ez, eskola bat behar genuen zure seme-alabek taxuz ikas eta goza dezaten.

Estadion saskibaloia arnasten da; eta, nola ez, eskola bat behar genuen zure seme-alabek taxuz ikas eta goza dezaten.

7 – 8 urte bitartekoa baldin bazara, astelehen-asteazkenetan 17:30ean eta asteartea-ostegunetan 18:30ean, 60 minutuko saioak dituzu kiroldegian.

Saskibaloia gustuko baldin baduzu eta hain kirol dibertigarri eta dinamikoan ikasi eta jokatu nahi baduzu, Estadio Fundazioak horixe egiteko aukera ematen dizu. Kirol honetan oraindik inoiz aritu ez bazara, ez itxaron gehiago! Izan ere, liluratuta geratuko zara jokalekuaren barruan izaten diren esperientzia guztiekin.

Zer lortu nahi dugu?
Saskibaloi eskolaren asmoa da kirolaren bidez hezkuntza eredu bat ezartzea. Horrela, haurrei laguntzen zaie beren garapen integralean, saskibaloiaren funtsezko zenbait alderdi erabiliz, hala nola:
• Laguntasuna. Talde kirola denez, taldekideari laguntzen zaio behar duenean; eta beren arteko gizarte harremanak hobetzeko tresna da.
• Lagunekiko errespetua. Pertsona guztiak berdin onartzen ikasten dute.
• Norberarekiko eta taldearekiko konpromisoa, eta egunez egun hobetzeko ahalegina.
• Saskibaloia barne hartzen duten arauak onartzea, eta materiala eta instalazioak ondo erabiltzea.

Nola egingo dugu?
Saio dinamikoen bidez. Mugimendua izango dugu funtsezko faktorea; horrela, parte-hartzaileak saioko protagonista sentituko dira. Gure asmoa da haurrek jolastuz ikas dezatela pixkanaka, jokoaren eta ariketen bidez. Saiatuko gara diberti daitezela, eta aldi berean ikas ditzatela saskibaloiaren munta handieneko alderdi teknikoak (botea, pasea, jaurtiketa) eta taktikoak (desplazamenduak, espazioen erabilera).

Anima zaitez!