Estadio online | ES | EUS
Menu

Izen-emate berriak, Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako, Pilates eta Zumba, 2018/2019

Izen-emate berriak, Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako, Pilates eta Zumba, 2018/2019
Izen-emate berrietarako epea irailaren 5ean (asteazkena) hasiko da Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako, Pilates eta Zumba; eta irailaren 6an (osteguna) gainerako jardueretarako. Tokia aurkituko duzu 2018/2019 denboraldian mugimenduan aritzeko.

Izen-emate berrietarako epea irailaren 5ean (asteazkena) hasiko da Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako, Pilates eta Zumba; eta irailaren 6an (osteguna) gainerako jardueretarako (teniserako izan ezik). Tokia aurkituko duzu 2018/2019 denboraldian mugimenduan aritzeko.

Estadio Fundazioko abonatuentzat, izena emateko epearen hasiera egunak hauek dira:

- Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako eta Pilates Allegro/Mat y Zumba jardueretako izen-emate berrietarako, irailaren 5a (asteazkena).
- Gainerako jardueretarako izen-emate berrietarako (teniserako izan ezik), irailaren 6a (osteguna)


10:00etatik 13:30era, telefonoz soilik: 945131345 (10 linea daude); gehienez, 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etik aurrera, harrera lekuan, harrera lekuaren ohiko ordutegian. Irailaren 7an (ostirala), Estadio online webgunean ere bai. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia.

Lehentasunezko abonatugabeentzat —hau da, 2017/2018 denboraldiko azken hiruhileko osoan izena emandakoentzat— izena emateko epea irailaren 18an (asteartea) hasiko da; eta gainerako abonatugabeentzat, harrera lekuan, astegunetan, 9:00etatik 20:00etaraino; ostiraletan, 19:00etaraino). Salbuespen gisa, halterofiliako, igeriketako eta eusko pilotako eskoletarako izen emateak jarduera horietako bakoitzaren klubean egin behar dira, programako (7), (12) eta (13) oharretan adierazitako egun eta orduetan.

Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxaron zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten. Izena emateko epeak irekita jarraituko du irailaren 25eraino edo tokiak bukatu arte.

Tenisa: Interesatuta bazaude, bidali mezu bat tenis2018-19@fundacionestadio.com helbidera, irailaren 16a baino lehen, datu hauek jarrita: abonatu zenbakia, izen-abizenak, adina, kontakturako telefono eta izena, eta oharrak (tenis maila, zenbat urtez praktikatu den, behar bereziak...). Programa zehazteko (adinak, mailak, egunak, orduak eta jokalekuak), maila probak egingo ditugu irailean, talde homogeneoak eratzeko eta ordutegi egokiak jartzeko. Zurekin harremanetan jarriko gara maila probarako eguna eta ordua hitzartzeko.

Ordainbideak: Ikastaroetako izen-ematea eta ordainketa hilean behin, bi hilean behin edo hiru hilean behin ordaintzekoa izaten da (haur eta junior jarduera guztietan). Erosoena delako, gomendatzen dizugu hiru hilean behingo ordainketa aukeratzea (gainera, deskontuak ditu jarduera askotan, bai eta abantailak ere) eta ordainketa helbideratzea.

Izen-ematea berritzea:
Denboraldian, izen-ematea berritzeko egunak hilaren 15etik 25era bitartekoak dira (itxarote zerrendan daudenek edo ikastaroa lehenengoz egingo dutenek, hilaren 26tik aurrera egin beharko dute), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez. Kontuan izan itzazu epe horiek, zure tokia ez galtzeko.

2019/2020 denboraldirako izen-ematea berritzea eta prezio hobaridunak:
2019/2020 denboraldirako izen-ematearen lehentasunezko berritzea: 2018/2019 denboraldiko azken hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) bere izen-emateari eusten dioten abonatuek, nahi badute, lehentasuna izango dute jarduera, egun eta ordutegi berberetan berriz izena emateko (programan aldaketaren bat izan ezik), 2019/2020 denboraldirako.

Adinagatik edo Fitness abonuagatik hobaria duten prezioak: Prezio hobariduna, ikastaroetan eta saio solteetan, 25 urtetik behera edo 60tik gora dituztenentzat, eta Fitness zerbitzuko abonatuentzat.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraiki, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak eta, baita ere, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak lagatuak izan dakizkien Vital-en fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es webgunean, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak baita erabiliko ditugu ere, zu gure zerbitzu, albiste, agenda eta besteren jakitun ipintzeko, bai eta promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, bidaltzeko zuri, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu, zeure datuei dagokienez, eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko aukera duzula, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – 1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.