Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi martxak

Mendi martxak
Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. nahitaezkoa dela sasoi onean izatea.

7:00etatik 20:30eraino egiten dira, salbu eta urrikoa eta ekainekoa (6:30ean irtengo baitira) eta maiatzekoa (08:00etan irtengo baitira).

Parte hartzeko adin txikiena 14 urte da, eta prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. Elurretako Erraketak, Iraupen Eskia eta Alpinismoko Teknikak jardueretan, prezioan ez dago sartuta erraketen, eskien, makilen, kaskoaren, pioletaren eta kranpoien alokairua. Ekainaren 20tik (larunbata) 21era (igandea) bitarteko irteeran, prezioan sartuta dago, gainera, ostatua eta mantenu erdia. Eta Montblanceko itzulian, prezioan sartuta daude Genevara joatea eta handik itzultzea, jardueran egin beharreko joan-etorriak, ostatua, mantenu erdia, istripu asegurua eta gidariak.

Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.



Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).

Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan:

DataTokia Abonatua Ez abonatua
Ira/28Petrechema (Huesca)20 €25 €
Urr/26 Espigüete (Palencia)24 €29 €
Aza/23Montes de Asón (Cantabria)17 €22 €
Urt/25Valle de Tena (Huesca) -Raquetas en la nieve24 €29 €
Ots/8San Lorenzo (La Rioja) -Iniciación al alpinismo42 €50 €
Ots/22Sierra de Abodi (Navarra) -Esquí de fondo20 €25 €
Mar/28Valle de Lescun (Francia) -Raquetas en la nieve24 €29 €
Mai/23Macizo Aralar (Gipuzkoa-Navarra) 17 €22 €
Eka/20-21Pto. Cotos – Peñalara – Pto. Navafría (Madrid) 122 €142 €
Uxt/6-16Tour del Montblanc (Chamonix, Francia)1.200 €1.200 €