Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta kirurgia kardiobaskularraren

Jarduera fisikoa eta kirurgia kardiobaskularraren
Health and Quality of Life Outcomes aldizkarian argitaratutako ikerlan baten egileek hipotesi hau landu dute: jarduera fisikoaren maila apalak handitu egin dezakeela kirurgia kardiobaskularraren ondorengo zailtasunen arriskua.

Jarduera fisikoa gutxitzeak handitu egiten ditu kirurgia kardiobaskularraren ondorengo zailtasunen probabilitateak, 65 urtetik gorako pertsonen artean

Jakina da jarduera fisikoak txikiagotu egiten duela gaixotasun kardiobaskularraren arriskua pertsona osasuntsuen artean, eta gertakari kardiako bat izan dutenei berriz gertatzeko arriskua murrizten du. Health and Quality of Life Outcomes aldizkarian argitaratutako ikerlan baten egileek hipotesi hau landu dute: jarduera fisikoaren maila apalak handitu egin dezakeela kirurgia kardiobaskularraren ondorengo zailtasunen arriskua. Ikerlanak hautazko kirurgia kardiakoa egina zieten 3.000tik gora lagunen datuak erabili ditu, hiru adin taldetan banatuta: 65 urtetik beherakoak, 65 – 75 urte bitartekoak, eta 75 urtetik gorakoak.

Ikertzaileek aurkitu dutenez, kirurgia kardiakoaren ondorengo zailtasunen aurresale independentea da jarduera fisikorik eza. Bi adin talde zaharrenetan, zailtasun arriskuaren gehikuntza estatistikoki nabarmena gertatu zen, jarduera fisikoaren maila apalenak zituztenen artean. Izandako zailtasunei dagokienez ez zen alderik nabari izan 65 urtetik beherakoen artean. Gimnasioek toki seguru eta lagungarria eskaintzen dute, adintsuek —eta adin guztietakoek— ariketa egin dezaten.

Fuente: Van Laar C, TImman ST, Noyez L. «Decreased physical activity is a predictor for a complicated recovery post cardiac surgery». Health and Quality of Life Outcomes. 2017ko urtarrilaren 7a; 15(1):5. doi: 10.1186/s12955-016-0576-6