Estadio online | ES | EUS
Menu

Padelsurfa: maiatzak

Padelsurfa: maiatzak
12 urtetik gorakoa baldin bazara, anima zaitez, eta parte har ezazu padelsurf ikastaro honetan, Polinesian aspalditik egiten duten bezala.

12 urtetik gorakoa baldin bazara, uda honetan anima zaitez taula baten gainean eta arraun batek lagunduta uretan irristatzen ikastera, Polinesian aspalditik egiten duten bezala. Ezin hobea da itsasoaz, aintzirez edo ibaiez areago gozatzeko. Parte har ezazu padelsurf ikastaroetan, maiatzaren 30-31n (19:00etan), uztailaren 4-5ean eta irailaren 5-6an (9:00etan), ordubete eta erdiko saioetan, tranpolineko igerilekuan. Ikastaro bakoitzaren prezioa 35,50 euro da.

Gainera, irailaren 8an (larunbata), 10:00etan, hiru orduko zeharkaldia egingo dugu Uribarri Ganboako urtegian, Landatik abiatuta. Zeharkaldiaren prezioa 45 euro da.

Eman ezazu izena ekainaren 5etik (asteartea) aurrera. Horretarako, deitu 10:00etatik aurrera 945131345 telefonora (6 linea irekita); edota 13:30etik aurrera, zatoz harrera lekura edo idatzi Estadio online webgunean. Tokiak betetzen diren arte onartuko dira izen-emateak, ohiko ordutegian. Toki kopuru mugatua.

Ausart zaitez padelsurfarekin!