Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2020/2021 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.
Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2020/2021 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.
2020/2021 denboraldiko izen-emateak Fundazioko abonatuentzat bakarrik:
Erreserbak, 1. hiruhilekoarako besterik ez. Gainerako denboraldirako, itxarote-zerrendan.
2019/2020 DENBORALDIAN IKASTAROREN BAT EGIN DUTENAK BERRITZEA: (BAKARRIK ABONATUAK) 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Ez dugu ziurtatzen 2019/2020 denboraldiko egun edo ordutegi berak mantentzea. 2019/2020 denboraldian ikastaroren bat egin dutenen anai-arreben izena eman ahalko da itxarote zerrendarako.
- Irailak 7, astelehena: matroigeriketa, txikiak eta kimuak (eta anai-arrebak beste maila batzuetan)
- Irailak 8, asteartea: loinak eta 8. mailakoak
Irailaren 9an (asteazkena) eta 10ean (osteguna) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30era.
IZEN-EMATE BERRIAK: (BAKARRIK ABONATUAK) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
-Irailaren 14tik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 11n (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 21etik (astelehena) aurrera egingo dira.