Estadio online | ES | EUS
Menu

Igeriketa Eskola, 2019/2020: 2018/2019 denboraldian loina kategorian eta 8. mailan ikastaroren bat egin dutenak berritzea

Igeriketa Eskola, 2019/2020: 2018/2019 denboraldian loina kategorian eta 8. mailan ikastaroren bat egin dutenak berritzea
Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2019/2020 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.

Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2018/2019 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.

2019/2020 denboraldiko izen-emateak:

Erreserbak, urrirako baizik ez. Gainerako denboraldirako, itxarote-zerrendan.

2019/2020 DENBORALDIAN IKASTAROREN BAT EGIN DUTENAK BERRITZEA: 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Ez dugu ziurtatzen 2019/2020 denboraldiko egun edo ordutegi berak mantentzea. 2019/2020 denboraldian ikastaroren bat egin dutenen anai-arreben izena eman ahalko da itxarote zerrendarako.
- Irailak 2, astelehena: matroigeriketa, txikiak eta kimuak
- Irailak 3, asteartea: loinak eta 8. mailakoak

Irailaren 4an (asteazkena) eta 5ean (osteguna) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30era.

IZEN-EMATE BERRIAK: Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
- Pertsona abonatuak: irailaren 9tik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 6an (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 16tik (astelehena) aurrera egingo dira.

- Abonatu gabeko pertsonak: irailaren 18tik (asteazkena) aurrera.

Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.