Estadio online | ES | EUS
Menu

2018ko udako Igeriketa Eskolarako izen-ematea: kimuak eta loinak

2018ko udako Igeriketa Eskolarako izen-ematea: kimuak eta loinak
Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2018ko udako eta 2018/2019 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.

2018ko udako izen-emateak:

14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Gehienez hiru izen-emate onartuko dira pertsonako.
- Maiatzak 7, astelehena: txikiak eta 8. mailakoak
- Maiatzak 8, asteartea: kimuak eta loinak

Maiatzaren 9tik (asteazkena) aurrera, Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30eraino, tokiak bete arte.

2018/2019 denboraldiko datak ere jakinarazten dizkizugu.

2018/2019 denboraldiko izen-emateak:

Erreserbak, urrirako baizik ez. Gainerako denboraldirako, itxarote-zerrendan.

2017/2018 DENBORALDIAN IKASTAROREN BAT EGIN DUTENAK BERRITZEA: 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Ez dugu ziurtatzen 2017/2018 denboraldiko egun edo ordutegi berak mantentzea. 2017/2018 denboraldian ikastaroren bat egin dutenen anai-arreben izena eman ahalko da itxarote zerrendarako.
- Irailak 3, astelehena: matroigeriketa, txikiak eta kimuak
- Irailak 4, asteartea: loinak eta 8. mailakoak

Irailaren 5ean (asteazkena) eta 6an (osteguna) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30era.

IZEN-EMATE BERRIAK: Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
- Pertsona abonatuak: irailaren 10etik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 7an (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean.

- Abonatu gabeko pertsonak: irailaren 19tik (asteazkena) aurrera.

Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.