Estadio online | ES | EUS
Menu

Zahartzaroan ariketa fisikoa...

Zahartzaroan ariketa fisikoa...
Oxford Journals aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman izan daitezkeen bi osagai hauen artean: zahartzaroan ariketa egitea, batetik, eta ospitaleratzeak

Zahartzaroan ariketa fisikoa egiteak ospitalean denbora gutxiago ematea dakar

Jendea zahartuz eta osasuna galduz doan neurrian, ospitaleratzeko arriskua handitzen zaio. Adinean aurrera egin ahala, horrek osasun zaintzen kostua handitzea ekar dezake. Oxford Journals aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman izan daitezkeen bi osagai hauen artean: zahartzaroan ariketa egitea, batetik, eta ospitaleratzeak eta ospitaleen erabilaldiak, bestetik. 65 urtetik gorako 1.760 adintsuren datuak atera zituzten herrialde hartako osasun inkesta batetik, eta herrialde hartako osasun aseguruen erregistroekin konparatu zituzten.

Emaitzek erakutsi zuten ariketa fisiko neurritsua egin zutenek (astean gutxi gorabehera 1.000 kaloria gastatzeko moduko ariketa) ospitaleratze gutxiago izan zituztela, eta ospitalean egun gutxiago eman zituztela, adinkide sedentarioekin konparatuta. Ikertzaileek, orobat, zenbait ebidentzia aurkitu zituzten, ariketa fisikoa mediku arretan kostu txikiagoak izatearekin lotzen zutenak. Gimnasioek toki segurua eta lagungarria eskaintzen diete adintsuei, fisikoki aktibo izateko.

Iturri: Po-Wen Ku, Andrew Steptoe, Yi-Huei Chen, Li-Jung Chen, and Ching-Heng Lin. «Prospective association between late-life physical activity and hospital care utilisation: a 7-year nationwide follow-up study». Oxford Journals, Advance Access 10.1093/ageing/afw202.