Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa egiten duten adintsuek...

Jarduera fisikoa egiten duten adintsuek...
Journal of Nutrition in Gerontology and Geriatrics aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dauden jarduera fisikoaren, dieta kalitatearen eta heriotza goiztiarreko arriskuaren artean, ahulak diren edo ahultasun arriskua duten a

Jarduera fisikoa egiten duten adintsuek heriotza goiztiarreko arrisku txikiagoa dute.

Ahultasuna arazo arrunta da adintsuen artean, eta horrek handitu egiten du erorikoen, ezgaitasunaren, ospitaleratzearen eta heriotzaren arriskua. Journal of Nutrition in Gerontology and Geriatrics aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dauden jarduera fisikoaren, dieta kalitatearen eta heriotza goiztiarreko arriskuaren artean, ahulak diren edo ahultasun arriskua duten adintsuengan. Ikerlanak 1.487tik gora lagunen datuak erabili ditu, Estatu Batuen lurralde osoan nutrizioari buruz egindako inkesta batean bilduak.

Emaitzek lotura argia erakutsi zuten, jarduera fisikoaren eta heriotza arriskuaren artean. Astero 1 – 4 jarduera saio bitartean egin zituztenek hiltzeko % 24 aukera gutxiago zituzten, eta hiltzeko probabilitatea % 35 txikiagoa zen astean bost saio baino gehiago egin zituztenen artean, ikertutako pertsona sedentarioekin konparatuta. Gainera, ikertzaileek aurkitu zuten dieta on samarra egiteak % 26 txikiagotu zuela heriotza arriskua, eta dieta ona egiteak % 33 txikiagotu zuela, dieta txarra egin zutenekin alderatuta. Gimnasioek toki seguru eta lagungarria eskaintzen dute, adintsuak aktibo izan daitezen; eta gimnasio askok bazkideei zerbitzuak eskaintzen dizkiete, elikadura ohitura onak hartzen laguntzeko.

Iturri Brown JC PhD, Harhay MO PhD Mph, Harhay MN Md Msce. «Physical Activity, Diet Quality, and Mortality among Community-Dwelling Prefrail and Frail Older Adults». Journal of Nutrition in Gerontology and Geriatrics. 2016ko urria-abendua; 35(4):253-266.