Estadio online | ES | EUS
Menu

Emakumezkoen triatloia

Emakumezkoen triatloia
Inoiz triatloian aritu nahi izan duten eta oso gogorra iruditu zaien emakumeentzat. Gogotsu lagunduko dizugu zuretzat errazagoa izan dadin, dibertigarriagoa; modu osasungarrian sasoian izateko bizimodu bat izan dadin.
Ruth Brito

-k emanda

Inoiz triatloian aritu nahi izan duten eta oso gogorra iruditu zaien emakumeentzat. Gogotsu lagunduko dizugu zuretzat errazagoa izan dadin, dibertigarriagoa; modu osasungarrian sasoian izateko bizimodu bat izan dadin.

Triatloia kirol hedatuagoa egingo dugu, eta lortuko dugu emakume gehiago aritu daitezen triatloian, beldurrik gabe, oztoporik gabe eta mugarik gabe.

Helburuak eta edukiak
Igeriketa landuko dugu, bizikletan arituko gara spinning saioetan, eta oinez lasterka arituko gara Estadioren ingurumarietan.

Igeriketa:
- Crawl estiloko teknikaren oinarrizko lanketa.
- Arnasketa bilaterala landuko dugu.
- Zangoen eta besoen bidezko propultsioa landuko dugu.
- Beste estilo batzuk (bular igeriketa, bizkar igeriketa) hobetzea.
- Igeriketa saioko bolumenak: 700-1000 m.

Bizikleta:
- Spinning: taldeka lantzeko eskolak, bizikleta finkoekin, karga doigarriekin. Ezin hobea da zangoetako indarra hobetzeko eta bihotz-biriken sistemarako.
- Saioaren iraupena: 45 minutu.

Oinezko lasterketa:
- Entrenamendu aerobiko estentsiboa landuko dugu; hau da, 20 minutuz baino luzaroago arituko gara intentsitate ertainean.
- Lasterketako teknika lantzea.
- Entrenamendu pliometrikoak.
- Entrenamendu funtzionaleko eskola zuzendu batzuk egingo ditugu.
- Saioko bolumenak: 4 – 8 km (mailaren arabera).

Parte hartzeko baldintza fisikoak
Eskola hauek egin nahi badituzue, emakumeok baldintza hauek bete behar dituzue:
1. Crawl estiloan 25 metro igeri egiten jakitea.
2. Bizikletaz ibiltzen jakitea.
3. 20 minutuz etenik gabe eta erritmoari eutsiz lasterka egiteko gai izatea (berdin dio erritmoak).

Beharrezko materialak
Eskolak egiteko, kirol-material hauek behar dira:
- Igeriketa: bainujantzia, txanoa eta igeriketako betaurrekoak.
- Bizikleta: spinning eskoletan, kirol arropa, ur botilatxoa eta eskuoihal txikia.
- Oinezko lasterketa: kirol arropa eta lasterka egiteko oinetakoak.

Ikasturte honetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da, 10:30ean edo 15:15ean; edo astearte-ostegunetan, 16:15ean. Ordubeteko saioak egingo ditugu, honela banatuta:

Astelehen, asteazken eta ostiralak10:30 Astl. Bizikleta: Spinning aretoa
Astzk. Igeriketa: Gazteen igerilekua
Ostr. Lasterketa: Estadioren inguruak, kiroldegia eta entrenamendu funtzionaleko aretoa
Astelehen, asteazken eta ostiralak15:15 Astl. Lasterketa: Estadioren inguruak, kiroldegia eta entrenamendu funtzionaleko aretoa
Astzk. Bizikleta: Spinning aretoa
Ostr. Igeriketa: Gazteen igerilekua
Asteartean eta ostegunak16:15 Ast. Igeriketa: Gazteen igerilekua
Ost. Bizikleta: Spinning aretoa - Lasterketa: Estadioren inguruak, kiroldegia eta entrenamendu funtzionaleko aretoa