Estadio online | ES | EUS
Menu

Entrenamendu fisiko eta haurrak

Entrenamendu fisiko eta haurrak

Entrenamendu fisikoa onuragarria zaie bost urteko haur argal nahiz lodiei.

Haurren obesitateak mundu osoko arazoa izaten jarraitzen du. Pediatric Exercise Science aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du zer eragin dituen 10 asteko ariketa programa gainbegiratu batek gorputzaren osaketaren gainean, osasun kardiobaskularraren gainean eta sasoi mailaren gainean. Ikerlanean sartu zituzten 42 haur lodi eta pisu normaleko 62 haur, guztiak bost urte ingurukoak. Haurrak ausaz esleitu zituzten, batzuk programan parte hartzera, eta besteak kontrol talde batera. Programan 50 entrenamendu saio egin zituzten intentsitate ertainean, hau da, gehieneko taupada maiztasunaren % 50ean.

Emaitzek erakutsi zuten entrenamenduak txikiagotu egin zituela gorputz masaren indizea, gerrialdeko zirkunferentzia, gorputz gantzaren ehunekoa eta gantz masa; eta moteldu egin zuela pisu-handitzearen tasa, hala parte hartzaile argalen artean nola lodien artean. Ariketari lotuta, gainera, arteria presioaren murrizketa eta ariketari buruzko erantzun kardiakoaren txikiagotzea agertu ziren haur lodien artean, bai eta sasoiaren markatzaileen hobekuntzak ere, adibidez luzera jauzian eta course navette proban. Haur argalek hobekuntzak izan zituzten bai sasoiaren metriketan, bai beste metrika batzuetan. Gimnasioek toki segurua eskaintzen diete haurrei, aktibo izan daitezen. Eta gimnasio batzuek adin guztietako haurrentzako aukerak ematen dituzte.


Iturria: Tan S, Chen C, Sui M, Xue L, Wang J. «Exercise Training Improved Body Composition, Cardiovascular Function, and Physical Fitness of 5-Year-Old Children With Obesity or Normal Body Mass». Pediatric Exercise Science. 2016ko urriaren 21a: 1-21.