Estadio online | ES | EUS
Menu

2 motako diabetesa eta ariketa

2 motako diabetesa eta ariketa
Artikulu batzuk itzuli egingo ditugu eta haien guztien laburpenak, ingelesezkoak, jaitsi ahal izango dituzu. Espero dugu, informazio horrek zeuri eta zeure senide eta ingurukoei lagundu ahal diezazuela gehiago jakiten eta ariketa egiten segitzeko motib

Jarduera fisikoko gomendioak betetzea, bizi kalitate hobeari lotua, 2 motako diabetesa dutenen artean

Canadian Journal of Diabetes aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer lotura dagoen subjektuek berek jakinarazitako jarduera fisikoaren eta osasunari lotutako bizi kalitatearen artean. Azterketa horretan, diabetesa duten kanadar helduen kohorte bat aztertu dute. Guztira 1.948 lagun aztertu zituzten, batez beste 64 urtekoak. Parte hartzaileek hainbat inkesta bete zituzten, beren jardueraren eta bizi kalitatearen mailak adierazteko, neurri hauek hartuta: jardun fisiko eta soziala, bizitasuna eta osasunaren autoebaluazioa. Bizi kalitatearen konparazioa egin zen bi talde hauen artean: aste bakoitzeko 150 minutuz jarduera fisikoa egitearen gomendioa beten zutenak, batetik; eta bete ez zutenak, bestetik.

Emaitzek erakutsi zuten inkestatuen % 21ek bete zuten ariketa egitearen gomendioa. Asteko 150 minutuz edo gehiagoz jarduera neurritsuki indartsua egitera iritsi zirenek jakinarazi zuten jardun fisiko eta sozial hobea izan zutela, osasun orokor hobea, eta bizitasun handiagoa, jarduera gutxiago egin zutenen aldean. Gimnasioek toki segurua eta lagungarria eskaintzen diote diabetesa duen jendeari, fisikoki aktibo izateko.

Fuente: Thiel DM, Al Sayah F, Vallance JK, Johnson ST, Johnson JA. «Association between Physical Activity and Health-Related Quality of Life in Adults with Type 2 Diabetes». Canadian Journal of Diabetes. 2016ko irailaren 28a. pii: S1499-2671(16)30091-0. doi: 10.1016/j.jcjd.2016.07.004