Estadio online | ES | EUS
Menu

Dutxa nahitaezkoa, bainatu aurretik

Dutxa nahitaezkoa, bainatu aurretik

Gogoan izan: igerilekuko uraren kalitatea hobea izan dadin, nahitaezkoa da bainatu aurretik dutxatzea.

Igerilekuko bainu uraren kalitatea, neurri handi batean, bainularien mende dago, eta ohiturarik eraginkorrena da uretan sartu baino lehen dutxatzea.

Sinesgaitza iruditzen zaigu, baina gure gorputzak ura kutsatzen duten gaiak daramatza (izerdia, xaboia, perfumea, xanpua, usain-kengarria, kolonia, gernua eta are gorotzak), kopuru txikietan bada ere. Aurretik dutxa hartzea aski da horiek kentzeko. Horrela, igerilekuko ura garbiago mantentzen da; uraren bidez gaixotasunak (beherakoak, otitisak, dermatitisak...) transmititzea saihesten da; eta igerilekuko arazte eta desinfektatze sistemak hobeto funtziona dezaten laguntzen da (desinfektatzaile gutxiago behar da, iragazkiek eta punpek gutxiago lan egiten dute...); eta gainerako bainulariekin errespetuz jokatzen dugu.

Beraz, igeri egin baino lehen dutxatzeko ohitura hartu behar duzu, igerilekua zaintzeko eta besteak errespetatzeko.

Eta ez ahaztu igerilekuan bainujantzi egokia, txanoa eta txankletak erabili behar dituzula.