Estadio online | ES | EUS
Menu

Entrenamendua eta obesitatea duten emakume adintsuen artean

Entrenamendua eta obesitatea duten emakume adintsuen artean
Experimental Gerontology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea erresistentziazko entrenamenduak zer eragin duen hanturaren, odoleko glukosaren eta lipidoen gainean, obesitatea duten emakume adintsuetan.

Erresistentziazko entrenamenduak hobetu egiten ditu hantura eta beste osasun-markatzaile batzuk, obesitatea duten emakume adintsuen artean

Gehiegizko pisua eta obesitatea lotuta daude hantura kronikoaren gehikuntzari; eta hori arrisku faktorea izan daiteke beste gaixotasun kroniko batzuetarako. Experimental Gerontology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea erresistentziazko entrenamenduak zer eragin duen hanturaren, odoleko glukosaren eta lipidoen gainean, obesitatea duten emakume adintsuetan. Ikerlanean 38 emakume hartu zituzten. Emakume horiek, ausaz, bi taldetan banatu zituzten: talde batek erresistentziazko entrenamendua egin zuen, hau da, gorputz osoko zortzi ariketako hiru serie, serie bakoitzean 10-15 errepikapen eginda; beste taldeak, berriz, ez zuen inolako ariketarik egin. Zortzi asteko ikerlanaren hasieran eta bukaeran, parte hartzaileei neurtu zizkieten kolesterol mailak, glukosa, gorputz osaera eta hantura-markatzaileak.

Emaitzek erakutsi zuten, zortzi aste geroago, entrenamendu taldeak maila txikiagoak zituela hantura-markatzaileetan, LDL kolesterolean, glukosan, eta sabeleko nahiz gorputz osoko koipean; eta maila altuagoak zituztela HDL kolesterolean. Egileek ondorioztatu dute erresistentziazko entrenamendua osagai garrantzitsua dela osasuntsu zahartzeko. Gimnasioek aukera sorta zabala eskaintzen dute, emakumeek erresistentziazko entrenamenduari heltzeko.

Fuente:Tomeleri CM, Ribeiro AS, Souza MF, Schiavoni D, Schoenfeld BJ, Venturini D, Barbosa DS, Landucci K, Sardinha LB, Cyrino ES. «Resistance training improves inflammatory level, lipid and glycemic profiles in obese older women: A randomized controlled trial». Experimental Gerontology. 2016ko irailaren 9a; 84:80-87. doi: 10.1016/j.exger.2016.09.005. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]