Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizkarraren mintegia: Arriskurik gabeko abdominalen metodoa

Bizkarraren mintegia: Arriskurik gabeko abdominalen metodoa
Zeure bizkarra ezagutzeko, zaintzeko eta ondo jardunarazteko, parte har ezazu bizkarraren mintegi honetan, azaroko larunbatetan. Eskolako ikasle ez bazara ere, parte har dezakezu.

Zeure bizkarra ezagutzeko, zaintzeko eta ondo jardunarazteko, parte har ezazu bizkarraren mintegi honetan (Método abdominales sin riesgo izenburukoa), azaroko larunbatetan, 9:30ean. Bi ordu eta erdiko saioak izango dira. Eskolako ikasle ez bazara ere, parte har dezakezu.

Mintegi honetan, arriskurik gabeko abdominalen metodoa landuko dugu. Lan horrek interes berezia du egunez eguneko jardunari aurre egin eta prestatzeko.

ASR® metodoaren deskribapena
Abdos sans risque® (arriskurik gabeko abdominalak) metodoa Blandine Calais Germainek sortu zuen 2007an, 25 urtez lantzen aritu eta gero, mugimendurako anatomiari buruzko ikerketaren esparruan. Anatomiatik abiatuta eta gorputza errespetatuz sortutako eskola sail bat...

Haren printzipioak Abdominales sin riesgo© liburuan jasota daude (Los libros de la Liebre de Marzo argitaletxea).
Liburuaren osagarritzat, eskola bakoitzak ordubete irauten du, eta hau proposatzen du:
- Arriskurik gabeko abdominalen teknikako mugimenduak egitea, Abdominales sin riesgo liburuaren egile Blandine Calais-Germainek anatomian oinarriturik hautatuak eta egituratuak;
- eta zer gihar lantzen ditugun erakusten dituzten posterren behaketa laburra.

Arriskurik gabeko abdominalen metodoa abdominalak lantzeko era guztiz berria da. Perinerako, abdomeneko hutsunerako eta orno arteko diskoetarako arriskuak saihesteko sortua da, batik bat.

Metodo hori 10 ikasturteko ziklotzat egiten da, 1etik 10eraino aurrera eginda. Lehenengo ikastaroek batez ere metodoaren gorputz oinarriak ezartzeko balio dute. Gero, ikastaro batetik bestera, ikastaroko mugimendu sekuentzia bakoitza konplexuagoa eta fisikoagoa bihurtuz doa.

Blandine Calais Germainek antolatutako arriskurik gabeko abdominalen heziketa profesional osoa jaso dutenek baizik ezin dute irakatsi metodoa.

Izen ematea hiru aste lehenagotik hasi eta mintegiaren aurreko asteazkeneraino egin daiteke, harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio webgunean.

Mintegi hauek Bizkarraren Eskola aretoan egiten dira, eta prezio hau dute: 30 € abonatuentzat.