Estadio online | ES | EUS
Menu

Actividad física y prediabetes

Actividad física y prediabetes
Realizar actividad física durante más de 20 años reduce el riesgo de prediabetes. Un artículo publicado en la revista Diabetologica ha examinado qué impacto tienen diversos niveles de forma física durante la edad adulta joven...

20 urtez baino luzaroago jarduera fisikoa egiteak aurrediabetesaren arriskua txikiagotzen du.

Diabetologica aldizkarian argitaratutako artikulu batek aztertu du ea lehenengo helduaroko eta tarteko adineko hainbat sasoi mailak zer eragin duten aurrediabetesa (baraurik glukosa asaldatuta izatea) edo diabetesa garatzean. Ikertzaileek parte hartzaileen sasoi mailak neurtu zituzten, ikerlanaren hasieran, zazpigarren urtean eta 20. urtean erresistentzia proba bat eginez; eta diabetesari dagokionez zer egoeratan zeuden ebaluatu zuten, ikerlanaren hasieran eta zazpi urtera, 10era, 15era, 20ra eta 25era.

Emaitzek erakutsi zuten sasoi maila altuenak lotuta zeudela aurrediabetesa edo diabetesa garatzeko arrisku txikiago bati. Eta lotura hori mantendu egin zen nahasmena sor lezaketen beste faktore batzuk aintzat hartu zirenean ere. Gimnasioek toki seguru eta lagungarria eskaintzen diete helduei, ariketa fisikoa egin dezaten bizitza osoan.

Chow LS, Odegaard AO, Bosch TA, Bantle AE, Wang Q, Hughes J, Carnethon M, Ingram KH, Durant N, Lewis CE, Ryder J, Shay CM, Kelly AS, Schreiner PJ. «Twenty year fitness trends in young adults and incidence of prediabetes and diabetes: the CARDIA study». Diabetologia. 2016ko abuztua; 59(8):1659-65. doi: 10.1007/s00125-016-3969-5. Epub fitxategia: 2016ko maiatzaren 16a.