Estadio online | ES | EUS
Menu

Triatloi eskola

Triatloi eskola

Instructor / a

2011n abiatu genuen, Ruth Britoren eta Eneko Llanosen eskutik, Estadioko triatloi eskola, 9 – 16 urteko neska-mutilentzat. Hain kirol osatuan ondo zuzenduta hasi nahi baduzu, zure zain gauzkazu.

- 9 – 12 urte: astelehen-asteazkenetan, 17:30ean eta asteartean-ostegunetan ere bai.

Triatloi eskolarako behar den materiala:
Igeriketa:
• Betaurrekoak, txanoa eta bainujantzia.
• Berotzeko arropa, uretatik irtenda pabiloira edo areto funtzionalera nahiz spinning-era goazenerako.

Bizikleta:
• Kaskoa, ur botilatxoa, oinarrizko tresnak (ordezko ganbera, eskuzko ponpa txikia, desmuntagailuak).
• Bizikletak, betiere erabiltzeko egoera egokian. Bizikleta mota: mendiko bizikleta, neurri egokikoa.
• Spinning egiteko: xukadera txikia eta ur botilatxoa.

Bizikletan irteteko, eguraldiaren gorabeheran ibiliko gara. Astearen hasieran abisatuko dizuegu zer material ekarri behar duzuen hurrengo saioetarako.

Oinezko lasterketa:
Kirol arropa eta lasterketako oinetakoak, LOKARRI ELASTIKOEKIN (oinezko lasterketara bizkorrago aldatzea errazten du, eta hainbat joko egingo ditugu material mota horrekin).

9-12 urte
Astelehen eta asteazkeak17:30 Astl. Igeriketa: Gazteen igerilekua - Lasterketa: Estadioren inguruak eta kiroldegia
Ost. Bizikleta (en función de la metereología se avisará para traerla, sino en la sala de spinning)
Asteartean eta ostegunak17:30 Ast. Igeriketa: Gazteen igerilekua - Lasterketa: Estadioren inguruak eta kiroldegia
Ost. Bizikleta (en función de la metereología se avisará para traerla, sino en la sala de spinning)
Estadio irekitzeko gida praktikoa