Estadio online | ES | EUS
Menu

Mugitzea da adimentsuena

Mugitzea da adimentsuena
Hemen aurkezten dizugu 2017/218 denboraldiko Estadioko jardueren egitaraua eta izena emateko epeak. Zertan mugitu izan dezazun, proposamenez betea...

Mugitzea da adimentsuena

Alde guztietatik begiratuta ere, mugitzeko gaude diseinatuta. Mugitzeak zaluago egiten gaitu, iraunkorrago, indartsuago, osasuntsuago, alaiago... bai eta adimentsuago ere. Ariketak (bereziki haurtzaroan, jolasaren, soin heziketaren eta kirol hastapenaren bidez) mugimendu adimena garatzen digu, bizitza osoan egunez egunekoan beharko dugun mugimendu adimena; era berean, garapen kognitibo handiagoa ahalbidetzen du.

Mugitzeak adimentsuago egiten zaitu; eta, gainera, egin dezakezun adimentsuena da. Zenbat eta gehiago dakizun, gehiago mugitzen zara.


17/18 Jardueren egitaraua



Hemen aurkezten dizugu 2017/2018 denboraldiko programa. Estalpean nahiz aire zabalean egitekoak diren jarduera fisikoen, kirolen eta bestelako jardueren eskaintza osatua, era guztietako pertsona eta interesak barne hartzen dituena (ahalegin berezia egin dugu kirol eskoletan eta adintsuentzako jardueretan). Mugimenduaren arloko profesionalek zuzenduta. Haien asmoa da, Estadioren instalazioak, zerbitzuak eta giroa baliatuta, zuk eta zuretarrek mugimendua gozatzea eta jardunari eustea.

Goza dezazula opa dizugu. 2017/2018 denboraldi on!

Hemen aurkezten dizugu 2017/2018 denboraldiko egitaraua. 50 kirol edo jarduera fisiko baino gehiago dira, jende guztiarentzat pentsatuak, nagusiei arreta berezia eskainita. Asteroko 300 talde baino gehiago dira, bai eta beste jarduera batzuk ere, datorren 9 hilabetean gozatzeko. Hortxe dituzu aktibatzeko edo atseden hartzeko aukerak; saio solteen malgutasun erantsiarekin; aire zabalean edo estalpean, lehorrean edo uretan... profesional hoberenen eskutik, eta konpainia hoberenean. Aski duzu zer jarduera egingo duzun edo dituzun aukeratzea.

Espero dugu zure kirolzaletasun eta mugimenduzaletasunari erantzungo diogula, eta denboraldia gozatuko duzula.

Hemen duzu 2017/2018 denboraldiko egitaraua. Abuztuaren bukaeran jasoa izango duzu zeure helbidean, ESTADIO aldizkariaren 87. zenbakiarekin batera. Deskarga ezazu, eta pentsa ezazu zer jarduera egin nahiko zenukeen.

Gure aholkuak, erregularra izateko:

Badakizu, zailena mantentzea dela. —gure ariketak egiten hasten diren pertsonen % 25ek aste baten buruan uzten du, eta % 50 baino gehiagok 6 hileren buruan. Hona hemen gure aholkuak kirola jarraitutasunez egiteko: hautatu hurbil duzun instalazio bat, ordutegi eta iraupen egokiak, jarduera dibertigarria, konpainia onean, ezarri itzazu helburu errealistak; aldatu jardueraz edo ibilbidez; egin entrenamenduak; bilatu zeure bikotekidearen edo familiaren laguntza, eta jaso idatziz edo saritu zeure arrakastak.

Izen emateak, 2017/2018 denboraldia

Estadio Fundazioko abonatuentzat, izena emateko epearen hasiera egunak hauek dira:

- Pilates jarduerako eta Bizkarraren Eskolako izen-emate berrietarako, irailaren 6a (asteazkena).
- Gainerako jardueretarako izen-emate berrietarako, irailaren 7a (osteguna)


10:00etatik 13:30era, telefonoz soilik: 945131345 (10 linea daude); gehienez, 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etik aurrera, harrera lekuan, harrera lekuaren ohiko ordutegian. Irailaren 8an (ostirala), Estadio online webgunean ere bai. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia.

Abonatugabeentzat, izena emateko epea irailaren 19an (asteartea) hasiko da, harrera lekuan, astegunetan, 9:00etatik 20:00etaraino; ostiraletan, 19:00etaraino). Salbuespen gisa, halterofiliako, igeriketako eta eusko pilotako eskoletarako izen emateak jarduera horietako bakoitzaren klubean egin behar dira, (7), (12) eta (13) oharretan adierazitako egun eta orduetan.

Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxaron zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten.

Ordainbideak: Ikastaroen kuota hilean behin, bi hilean behin edo hiru hilean behin ordaintzekoa izaten da. Erosoena delako, gomendatzen dizugu hiru hilean behingo ordainketa aukeratzea (gainera, % 10eko deskontua du jarduera askotan, bai eta abantailak ere) eta ordainketa helbideratzea.

Izen-ematea berritzea:
Denboraldian, izen-ematea berritzeko egunak hilaren 15etik 25era bitartekoak dira (itxaron zerrendan daudenek edo ikastaroa lehenengoz egingo dutenek, hilaren 26tik aurrera egin beharko dute), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez. Kontuan izan itzazu epe horiek, zure tokia ez galtzeko.

2017/2018 denboraldiko azken hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) bere izen-emateari eusten dioten abonatuek lehentasuna izango dute jarduera, egun eta ordutegi berberetan berriz izena emateko (programan aldaketaren bat izan ezik), 2018/2019 denboraldirako, izen-emate berriak egin baino lehen.

Oharra: Behin jarduera hasita dagoela jarduerari utziz gero, nahiz hasiera-eguna baino 5 egun lehenago baxaren berri ematen ez badiguzu, ez dugu itzulketarik ez trukatzerik egingo.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraiki, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak eta, baita ere, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak lagatuak izan dakizkien Vital-en fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es orrian, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, baita ere, zuri jakinaraztearren gure zerbitzuak, albisteak, agenda eta beste, eta zuri bidaltzearren promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.