Estadio online | ES | EUS
Menu

Estresaren aurkako mintegia

Estresaren aurkako mintegia
Otsailaren 11n eta maiatzaren 13an (larunbatak), 10:00etan hasita, bi orduko saioetan, emozioak eta estresa erregulatzen laguntzeko mintegi hau egingo da. Oreka pertsonala bilatzen duen osasuna sustatzeko lantegi bat da.

Otsailaren 11n eta maiatzaren 13an (larunbatak), 10:00etan hasita, bi orduko saioetan, emozioak eta estresa erregulatzen laguntzeko mintegi hau egingo da. Oreka pertsonala bilatzen duen osasuna sustatzeko lantegi bat da.

Gazte eraikineko 2. Estudio gelan emango da, eta Idoia Lopez de Gereñuk zuzenduko du. Abonatuentzako prezioa 15 euro da; eta abonatu gabekoentzat, 18 euro.

Izen-ematea harrera lekuan egin daiteke, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez; eta abonatua ez bazara, harrera lekuan egin beharko duzu.

Oreka pertsonala bilatzen duen osasuna sustatzeko lantegi bat da. Programa integral bat, estresa, antsietatea eta beste egoera mental kaltegarri batzuk kudeatzen lagunduko dizuna. Teknika erraz eta eraginkorrak, meditazioa, yoga eta autokontzientzia oinarri hartuta, tentsio txikiagoarekin eta kontrol handiagoarekin bizitzeko eta zeure bizitza orekatzeko.

Estresaren aurkako tekniken mintegia parte hartzaileei yoga eta meditazio tekniken azalpenak dakarzkie, bai eta giharrak lasaitzeko eta arnasteko teknika nagusiei buruzko ezaguerak ere. Halaxe egingo ditugu arnasketa ariketak, yogako jarrerak, erlaxazioa eta meditazioa. Mintegiak badu ariketa fisikoa, baina baita meditazioa ere, une-unean adi egoten laguntzeko, gure gorputzaren kontzientzia osoa izanik, sentsazioak, sentimenduak eta pentsamenduak onartuta; geure burua onartzera garamatza, epaiketarik edo analisirik egin gabe.

Irakaslea: Idoia Lopez de Gereñu, Psikologiako lizentziaduna, Kirol Psikologiako masterduna. Yogako, arnasketa tekniketako, arnasketako eta mindflunesseko irakaslea.