Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizkarraren mintegia: Perineo eta Mugimendu metodoa

Bizkarraren mintegia: Perineo eta Mugimendu metodoa
Zeure bizkarra ezagutzeko, zaintzeko eta ondo jardunarazteko, parte har ezazu bizkarraren mintegi honetan, otsaileko larunbatetan. Eskolako ikasle ez bazara ere, parte har dezakezu.

Zeure bizkarra ezagutzeko, zaintzeko eta ondo jardunarazteko, parte har ezazu bizkarraren mintegi honetan (Método Periné y Movimiento izenburukoa), otsaileko larunbatetan, 9:30ean. Bi ordu eta erdiko saioak izango dira. Eskolako ikasle ez bazara ere, parte har dezakezu.

Mintegi honetan, perineo eta mugimendu metodoa landuko dugu. Lan horrek interes berezia du egunez eguneko jardunari aurre egin eta prestatzeko.

Izen ematea hiru aste lehenagotik hasi eta mintegiaren aurreko asteazkeneraino egin daiteke, harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio webgunean.

Mintegi hauek Bizkarraren Eskola aretoan egiten dira, eta prezio hau dute: 30 € abonatuentzat, eta 43 € abonatu gabekoentzat.

Periné y Movimiento® metodoa Gesto Anatómico® delakoaren errepertorioetako bat da; eta Anatomía para el Movimiento® metodoaren alde praktikoa da hori. Periné y Movimiento® lan ildo bat da, mugimenduan den gorputz osoan perineoa jokoan jartzen duena.

Taldeka egindako gimnastikako saiotzat aurkezten da, eta bereizgarritzat du mugimendu guztiak direla hautatuak eta betieren helburu berarekin elkartuak: perineoa mugiarazteko zenbait modu sartzea.

10 saioko protokolotzat egituratuta dago, eta progresio bat dago lehenengotik azkenekora. 10 saio horiek erdiguneko enbor bat dira, eta hartatik abiatuta ikastaroa luzatu edo laburtu daiteke, inguruabarren arabera.

Hamabost urtean landua, metodo hori zatika irakatsi zen lehendabizi, Anatomía para el Movimiento® mintegietan.

Saio bakoitzean, sei betekizun bete nahi izaten ditugu. Betekizun horiek konbinatu egin daitezke.

Zoru pelbikoko muskuluak bizkortzea bilatzen da, baina baita ere, txandaka, erlaxatzea, malgutzea eta, batez ere, ohiko beste mugimendu batzuekin koordinatzea, hala nola arnasketarekin, jarrera orekarekin, eta are ahots ekintzarekin ere.

Perineoaren eremua eta inguruko egitura guztiak arakatzen dira, zentzumenetako lan batetik abiatuta.

Garrantzi handia ematen zaio eremua zentzumenez aztertzeari. Lehenengo, pelbisaren eremuari eragiten zaio, hari lotzen baitzaizkio perineoko muskuluak, eta hura baita lasaitzen duen egitura, gorputzaren alde horretan orientatzeko bidea ematen duelako.

Hortik abiatuta, ariketek zoru pelbikoko eremuak arakatzen dituzte, pelbisaren kanpoaldeko inguruko muskuluak, eta azkenik, esfinterretako muskuluak. Hala, miatuta daude perineoko muskuluak, eta integratuta geratzen da zabalagoa den eta askotariko funtzioak dituen multzo batean.

Saio beraren barruan, askotan aldatzen da jarrera. Eskolako ordubetean, gutxienez hamar jarrera egiteko asmoa izaten da. Helburua da pelbisaren orientazioa etengabe aldatzea.

Hartara, grabitateak erraiak mugiarazten ditu pelbisaren behereneko alderantz, eta erraiak zatitzen dituzten fasziak ere mugiarazten ditu. Halaxe esnarazten da, norberaren hautematez eta sakonki, pelbisaren beheko aldea, bai eta zirkulazioa aktibatu ere. Hainbat eratako presio/depresio jokoak aktibatzen dira perineoaren gainean. Eskolen seriea, perineoaren gaineko presiorik gabeko egoerekin hasten da.

Gero, saiotik saiora, eta egin daitekeela adierazten duten proben menpe, agertuz doaz presioak aldatzeko zenbait faktore: perineoa bizkortzen da, adibidez aldatuz arnas sinkronizazioak, horno eta saihets jarrerak, enborra makurtzeko jarrerak, beso eta zangoen jarrerak.

Perineoa luzatzen da, pelbisa mugiarazten duten aldaken eta bizkarrezurraren mugimendu zabalekin. Egin asmo diren mugimendu horietako batzuek aldakak edo bizkarrezurra zabaldura eta noranzko ezohikoetara daramatzate.

Tentsioan jartzen dira pelbiseko hezurrak mugiarazten dituzten eta pelbisa deformarazten duten muskulu eta lotailuak. Deformazio horiek, txiki-txikiak izanagatik ere, perineoko alde batzuk tenkatzen dituzte. Hori bilatzen da muskuluak jarrera luzatuagoan edo ez hain luzatuan bizkortzeko, eta haien malgutasuna garatzeko. Horrela, zoru pelbikoaren aurrealdea edo atzealdea ere landu daiteke, baita alde horietako batetik bestera igaro ere.

Pelbisa mugiarazten da, aldaken eta bizkarrezurraren mugimendu asimetrikoekin. Horri esker, perineoko muskulu batzuk luzatzen dira, eta beste batzuk, aitzitik, laburtzen. Perineoa bizkortzea eta erlaxatzea eragiten da jarrera horietan, lan asimetrikoa ahalbidetuta. Horrek lehendik dagoen asimetria bat zuzentzeko bidea eman dezake, banakako lan bat eginda; edo perineoaren eremua zentzumenen eta mugimenduen aldetik aberasteko faktore gehigarritzat proposa daiteke.