Estadio online | ES | EUS
Menu

Lizarrusti

Lizarrusti
Aralar mendilerro bat da, Gipuzkoako aldetik Goierri eta Tolosaldea eskualdeak dituena, eta Nafarroa Garaiko aldetik Larraun eta Sakana eskualdeak. 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean.

Xendazaletasunaren denboraldiari amaiera emateko, normalean azken irteerari mendiko xarma gehiago ematen zailatzen gara. Aurten gainera, amaierako puntuan bazkaldu genuen ere.

Egunari temperatura altuekin hasiera eman genion, baina prisarik ez izatearen eta itzala izatearen lasaitasunarekin. Behin Lizarrustin izanda, Alleko mendirantz abiatu ginen. Denbora tarte bat eta gero karstez jositako pagadi baten barruan sartu ginen, fantasiazko liburu edo filme bat burura ekarritakoa.

Hasierako aldapa gogorrak pasa eta gero Allekoko parte altuenean ginen, bertatik Ganboa eta Beriain mendiak ikusgai genituela baita alturako larreak aberez jozia ere. Bi orduz ibili eta gero, Lareoko urtegira heldu ginen. Ordu hoietan egiten zuen beroakin bainua hartzeko tentazioa handia zen. Hemendik Lizarrustira jeisten den bidea iragartzen genuen, arroilak forma emandako bideak ikusgai genituen. Beherantza egiten genuen mantso tarte murritzetan geldituz, inguruko arroilak eta eskalada murruak begiratu gabe aurrera egitea ezinezkoa bait zen.

Behin Lizarrustin denbora izan genuen interpretazio zentroa ikusteko eta zeozer fresko hartzeko ere bazkaltzera eseri aurretik. Bapo jan eta gero autosan montatu eta Estadiorako bideari ekin genion, logurea eta parreen artean.

Argazki-saila