Estadio online | ES | EUS
Menu

Leintz Gatzaga - Legutio

Leintz Gatzaga - Legutio
Inguratzen zaituen natura ingurunea presarik gabe korritu eta gehixeago ezagutu nahi duzu, eta mendi-ibilietan hasi? Hementxe duzu egitarau aproposa: «Zatoz mendira: ibilzaletasuna eta mendigoizaletasuna, 2016/2017»

Argazki saila

Azken aste hauetan bezala, eguna lainotua eta epela hasi zen. Leintz Gatzagara heldu ginenerako, udaberriko temperatura ezin hobea izan genuen.

Venta fría deitutako jatetxetik eta izugarrizko pagadietatik mendebaldeko norabidean abiatu ginen. Ingurugiro honetan gogoratu ahal izan genituen pagoen mozketaz ikasitakoak. Pausoz pauso altuera irabazi genuen eguneko punturik altuenera heldu arte. Bidea erosoa denez azkar aurrera egiteko aukera ematen digu hitz egiten dugun bitartean.

Bideak dena errazten du, horren ondorioz Legutioko inguruetara laister heltzen gera, beraz, hamaiketako lasaia eta patxadaz hartzeko aukera daukagu. Jan eta gero azken zatia egitea bakarrik falta zaigu eta ordu erdi batean Legution gara.

Autobusa hartu eta Gasteizerako bidea hartzea baino ez genuen falta irteera polit honi amaiera emateko.

Data/FechaTokia/Lugar
Ekainak 17, larunbataLizarrusti