Estadio online | ES | EUS
Menu

Puerto Orduña - Salto Nervión

Puerto Orduña - Salto Nervión
Azken aste hauetan bezala, eguna eguzkitzua eta epela hasi zen. Abeziara heldu ginenerako, udaberriko temperatura ezin hobea izan genuen. Herriko enparantzatik mendebaldeko norabidean abiatu ginen, 200 metrotako desnibela gainditu behar genituen...

Azken aste hauetan bezala, eguna eguzkitzua eta epela hasi zen. Abeziara heldu ginenerako, udaberriko temperatura ezin hobea izan genuen.
Herriko enparantzatik mendebaldeko norabidean abiatu ginen, 200 metrotako desnibela gainditu behar genituen goiko larreetara heltzeko. Bidea erosoa eta polita izan genuen, beraz, hitz egiten eta erritmo lasaian joateko aukera eman zigun.

Ordu betez ibili eta gero, puntu altuenera heldu ginen. Bertan haizea jotzen hasi zen eta giroa pixka bat freskatzen hasi zen ere. Urak sortutako jauzia antzeman ahal izan genuen. Laberinto baten moduko bideetatik ibili eta gero, Nerbioiko ur jauziaren behatokira heldu ginen. Argazki sorta bat egin eta gero otsotegietara abiatu ginen hamaiketakoa hartzera. Bapo jan eta gero parkeko interpretazio zentrora abiatu ginen, bertan guardak azalpen oso interesgarriak eman zizkigun.

Autobusa hartu eta Gasteizerako bidea hartzea baino ez genuen falta irteera polit honi amaiera emateko.

Argazki-saila