Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi ibiliak: Baltzola

Mendi ibiliak: Baltzola
Udaberriko ukituekin hasi zen eguna, temperatura epelekin, zuhaitz eta landareak koloretsu… ikaragarri polita. Data hauetan mendian lana ekartzen du ere, zuhaitzen mosketarengatik bidea aldatzera behartuak izanik.

Dimaren goiko partean kokatuta dagoen Baltzola auzoan hasi ginen oinez. Abaroko pasartera pinuen artean doan pista batetik aurrera egin genuen. Pistatik aurrera egin eta gero Baltzolako kobazulora heldu ginen, bertan ikuspegiaz eta pasarte mitologikoetaz gozateko aukera izan genuen.

Denbora tarte labur bat eta gero Axlorreko kobara hurblidu ginen, bertan aztarna arkeologikoak topatu direnez itxita dago baino ikusgai. Bertatik arrokan naturalki higatutako gentilzubi zubia ikusi ahal izan genuen.

Ibilbide originala aldatzera behartuak izan ginen behin Indusiko auzoan ginela. Makinak gora eta behera zirenez eta beste bideak itxitak zeudenez landareriagatik, etorritako puntutik buelta egitea erabaki genuen. Baltzolako larreetan hamaiketakoa hartu eta autobusera hurbildu ginen Gasteizerako bidea hartzeko.

Galería fotográfica