Estadio online | ES | EUS
Menu

Kodes - Kanpezu

Kodes - Kanpezu
Senderimoko egun paregabea: eguraldi ona, ibilbide polita eta Kanpezuko enparantzan eguzkiaz gozatzeko denbora.

Senderimoko egun paregabea: eguraldi ona, ibilbide polita eta Kanpezuko enparantzan eguzkiaz gozatzeko denbora.

Eguna lainotuta eta frekoa hasi zen Gasteizen. Azazeta portua pasa eta gero, berriz, eguzkia agertu zen temperatura epelduz. Aguilar de Codesera heldu ginenean inguruko mendien panoramika azaldu egin genuen, gure hlburua bertan ikusiz.

Sierra Chiquitara aldapa ez oso gogor baten ostean heldu ginen, bertan irteeraren punturik altueenean izan ginen. Puntu honetatik aurrera, pagoz, aritzez eta espelaz betriko basoetatik Genevillarantz heldu ginen. Bertan, eguzkitan zegoen larre batean hamiketakoaz gozatzeko aukera izan genuen. Bapo jan eta gero, Kanpezurantz doan GR 1en variante bat hartu genuen. Bide honetan barrena inguruko mendien ikuspegiaz gozatzeko aukera izan genuen: Soila, Ioar, la Muela, Lokizeko mendiak, La Población…

Behin Kanpezun ginela, freskatzeko, herriko anbienteaz eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuan enparantzan. Deskantsua eta gero, autobusaren bila jeitsi ginen bueltako Estadiorako bidea hartzeko.

Argazki-saila