Estadio online | ES | EUS
Menu

Zalduondo - Barria

Zalduondo - Barria
Inguratzen zaituen natura ingurunea presarik gabe korritu eta gehixeago ezagutu nahi duzu, eta mendi-ibilietan hasi? Hementxe duzu egitarau aproposa: «Zatoz mendira: ibilzaletasuna eta mendigoizaletasuna, 2016/2017»

Nahiz eta azken bolada honetan eguna hotz esnatu, gaurko jardunaldian neguko egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuenaren susmoa genuen. Zalduondo arabar herrira heltzerakoan, hotsak eta izotzak agurtu ziguten.

Pausu mantsoan ibiltzen hasi ginen Gr 25etik Galarreta herrira bidean. Gau gorriak bideetan pilatutako ura izoztu egin zuen oso arriskutsua utziz, beraz bidea aldatu eta beste toki errezagotik Arriolaruntz jarraitu genuen.

Modu erosoz aurrera egiten jarraitu genuen Narbaixa eta Barriako bidea banatzen duen leporaino. Bertan temperatura goxoaz eta neguko eguzki preziatuaz disfrutatuz, hamaiketakoa hartzeko aprobetxatu genuen.

Bapo jan eta gero, Barriaraino banatzen gintuen hiru kilometroak bukatu genituen. Bertan eta beti bezala, autobusa gure zain zen Gasteizera bideari ekiteko.

Argazki-saila