Estadio online | ES | EUS
Menu

Albaina - Okina

Albaina - Okina
Inguratzen zaituen natura ingurunea presarik gabe korritu eta gehixeago ezagutu nahi duzu, eta mendi-ibilietan hasi? Hementxe duzu egitarau aproposa: «Zatoz mendira: ibilzaletasuna eta mendigoizaletasuna, 2016/2017»

Azken aste hauetan bezala, eguna lainotuta eta hotsa hasi zen. Albainara heltzerakoan, berriz, egun eguzkitsua eta epela izango genuela aurretik iragarri zitzaigun.

Herriko enparantzatik Parizara doan bidea hartu genuen. Aurreko egunetan egindako euriak eta humeltasunak irristakor utzi zuen biea, hortaz, vuelta txikia eman behar izan genuen bide ona hartzeko. Ayuda ibaiaren haitzartea ikusgai izaten hasi zen guretzat, Parizan ginela.

Ordu eta erdiko ibilaldia eta gero Sasetara heldu ginen, duela hiru urte hemendik pasa bait ginenez herria ezaguna zen guretzat. Bertako taberna aprobetxatuz, hamaiketakoa egiten dugu berotan eta zeozer bero hartzeko ere aurrera jarraitu aurretik.

Behin asetutak ginela Okina norabidean jarraitu genuen haitzartea. Bertatik Gasteizko mendien hasiera ikusi ahal izan genuen. Beharrezkoak diren argazkien ostean aurrera jarraitu geuen gure amaierako puntua heldu ginela. Autobusa itxoiten genuen beti bezala Estadiorako buelta gustora egiteko.

Argazki-saila