Estadio online | ES | EUS
Menu

Travesía Picos de Europa: Fuente De - Posada Valdeón

Travesía Picos de Europa: Fuente De - Posada Valdeón
Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Senda de Camille ibilbide zirkularraren bi etapen bariante izango d aurten egingo duguna. Camille hartz pirineoarren azken alea izanzen. Mendebaldeko Parke Naturalen bailarak zeharkatuko ditugu, gehiena frantziar Parke Nazionalean.

Gure denboraren estutasunagatik ibilbide originalaren bariante txiki bat egingo dugu. Lescun herri frantziarran hasiko gara lehenengo egunean, jaurdunaldiaren amaieran Urdos-eko "les Voyageurs" hotelera helduko gara non pentsio erdian pasatuko dugu gaua. azkenik hurrengo egunean Somporteko bidea hartuko dugu, bertan asteburuari amaiera emango diogu.

Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. gainera, ostatua eta mantenu erdia.

Gutxienezko adina: 10 urte
Irteera ordua: 6:00ean
Helduera ordua: 20:30ak inguruan igandean
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 105 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 125 € abonatugabeentzat.

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).